- Ana Gonzalez Pinto Espainiako psikiatria biologikoko elkarteko lehendakaria da, baita Arabako Unibertsitate Ospitaleko psikiatria-zerbitzuko burua ere. Bere taldeak eta berak lan egin dute, atsedenik hartu gabe, astelehenetik igandera, pandemian arabarren osasun mentaleko edozein arazoetan laguntzeko, eta orain, bigarren olatu honetan, unitateak eta taldeak lanean jarraitzen dutela dio, baina normaltasun handiagoz egiten diote aurre lan horri. Buruko edozein arazo artatzen dute, baina kezkatuta daude haur-psiakitriaren ospitaleratzeek gora egin dutelako elikadura-kontrolik ezagatik. "Ospitaleratzeak bikoiztu egin dira", gaineratu du.

Nola eragiten dio osasun mentalari bigarren olatu honek?

-Lehenengoan ezustekoan hartu zigun. Gizartearen zati handiena etorritakora egokitzen da. Hala ere, egia da badela pertsona-talde ahulago bat, nolabait beldur eta zailtasun gehiago dituztenak eta arrisku-faktore bat dute orain egun bizi dugun egoerarekin.

Kontsulta kopuruak gora egin du?

-Oraindik ezin dugu hori esan, ez. Lehen olatuan kontsultak gutxitu egin ziren, jendeak atzera egin zuelako eta ez zelako kontsultetara joan, eta orain bai, normalizazioa egon da. Baina, printzipioz, estrategia bat lantzen ez badugu, konfinamenduaren estresa, diru-sarrera ekonomikoen galera, etabar, gertatu daiteke kontsulten kopuruak gora egitea.

Gogorragoa da emozionalki ikustea pandemia-egoera hau luzarora doala edo gogorragoa izan zen pandemiaren hasiera bera?

-Nik uste dut oraingoan kalera ateratzen jarraitu dezakegunez ez dela hain gogorra izaten ari. Bestalde, denbora asko iraun dezakeela ikusten ari gara, baina, oraingoz, herritarrak kalera ateratzeak buruko estragoa lehen olatuan baino txikiagoa izatea eragiten du.

Zer eragin du gehiago askatasunaren murrizketak edo etor daitekeenaren beldurrak?

-Oro har, gizakiak ziurgabetasuna jasaten du okerrena. Agian gehiago dira beldurrak bizi duguna baino. Ziurgabetasunak asko izutzen du eta larregi astintzen du.

Segurtasun-eza areagotzen ari da?

-Denetarik dago. Pertsona batzuk eredugarriak dira eta pandemia-egoera hori espero genuena baino hobeto eramaten ari dira. Baina badira beste paziente batzuk oso beldurtiak direnak eta ziurgabetasuna gaizki daramatenak. Udazkena, gainera, une txarra izaten da beti, beheraldi depresiboetarako joera izaten du, eta, bai, atzeraldiren bat ikusten ari gara, urtero bezala. Baina ziurgabetasun hori beste faktore bat da aurten.

Zergatik udazkenean?

-Udazkenean eta udaberrian izaten da; izan ere, pertsona batzuek urte-sasoiko patroia dute, eta berriz gaixotzen dira egun horietan; gainera, gaixotasun afektiboak izaten dituzte. Baina orain ez dugu daturik kasuak gehitu direla esateko.

Nagusiak dira kaltetuenak bakarrik sentitzen direlako eta koronabirusaren aurrean ahulenak direlako?

-Bi talde ditugu: egoitzetan daudenak eta beren etxeetan bizi direnak. Egoitzetan daudenek murriztapenak dituzte bisitetan, eta egoitza bakoitza egoerari nola aurre egin aztertzen ari da, adinekoen osasun mentalari ahalik eta gutxien eragiteko. Eta etxean bizi direnek besteen arazo bera dute, eta kalera atera daitezke. Hala ere, egia da birus hori adinekoekin gogorragoa izaten ari dela, eta, zentzu horretan, badira kalera ateratzeko beldurra hartu duten adinekoak. Hori oso gogorra da. Komeni da irtetea eta ariketa fisikoa egitea, airea hartzea... osasunarentzat ona da. Baina, oro har, egoera antzekoa da, nahiz eta ahultasunagatik estres gehigarri bat duten.

Lagun diezaiekegu beldur horri aurre egiten?

-Zaila eta gogorra da, beren buruababestu egin nahi dute, ahulenak direlako. Pena eta kexa da beren seme-alabekin edo bilobekin hurbilago egon nahi dutela eta ez dituztela lehen bezala ikusten. Bisitatzera bagoaz, gomendagarria da prebentzio-neurri guztiak ondo jarraitzea eta segurtasun hori ematea. Ona da kalera ateratzea, baina kontrolarekin, jende askorik ez dagoen lekuetara joatea eta arrisku handiagoko egoerak saihestea.

Zer ehunekotan dira adineko pertsonak zuen paziente berriak?

-Ez dakit, baina denetik dago, ez dira pertsona helduak bakarrik. Datu bat emango dizut: konfinatuta egon ondoren, bikoiztu egin dira elikadura-nahasteak dituzten umeen ospitalizazioak. Askoz kasu gehiago izan ditugu arreta intentsiboa behar izan dutenak. Elikadura-nahasteak dituzten pazienteak janariarekin harremanetan egoteko zailtasunak dituzten pertsonak dira. Eta egun osoa etxean egonda, faktore estresagarria izan da.

Gehiago jateko antsietatea dutelako edo guztiz kontrakoa?

-Ez. Ez dutelako jaten eta familiak egoera eta arazoa argiago ikusten duelako.

Gehien hazi diren kasuak al dira?

-Bai, zalantzarik gabe. Haur-psikiatriako arloa da, eta, zehazki, elikadura-portaera duten pazienteak dira kasuak gehien ugaritu direnak. Hasteko adina, gainera, gero eta goiztiarragoa da, hamabi urtekoa. Eta gauza bera gertatu da Arabatik kanpo; mundu osoan ari da gertatzen.

Zergatik da hain garrantzitsua hamabi urteko neskentzat argalak izatea, zer egiten dugu gaizki gizartean hori horrela izateko?

-Gauza asko dira. Arazo multzo bat dira, gaixotasun psikiatrikoak oso konplexuak dira eta askotariko osagaiak dituzte; adibidez, bizi ahal izan dutena, faktore hormonalak, biologikoak, nortasun-faktoreak, genetikoak... denetarik dago. Oso gaixotasun konplexuak dira.

Herritar guztiek dute antsietatea. Baina, noiz eskatu behar dugu laguntza?

-Antsietatea defentsa-mekanismo bat da, ondo diozun bezala, ez dugu laguntza eskatu behar antsietatea sentitzen dugun bakoitzean. Baina antsietateak gainezka egiten digunean, kontrola galtzen dugu, ez dakigu nola kudeatu; bizitza normala egitea eragozten digunean, alerta-seinale bat da, eta laguntza profesionala eskatu behar da.

Orokorrean, psikiatrari laguntza eskatzea kostatzen da?

-Hori aldatu egin behar da, baina ezin da izan jendea behar duen lekura ez joatea urte askotan sortutako estigma batengatik. Hori aldatzen joan behar da, eta psikiatraren figura beste modu positiboago batean ikusi behar da. Gainera, jendeak beti uste du erremedioa eta aholkua dituela eta lagundu dezaketela uste du, baina batzuetan ez da hori, diagnostikoa egitea medikuoi dagokigun zerbait da. Lehen hezkuntzako medikuarengana joateak balio du, beraiek egiten dute diagnostikoa.

Zer moduz daude emozioak eta estres-maila psikiatren artean?

-Pertsonalki, nire estres maila handiagoa izan zen lehen olatuan, oso gogorra izan zen, baina aurrera egin genuen. Halere, onartzen dut oso gogorra izan zela. Normalean hainbat arreta-zentrotan egiten dugu lan, larrialdietan, ospitaleratze-solairuan... baina covid-19aren lehenengo olatuan osasun-zentro gehiago sortu ziren, eta lan gogorra izan zen: Larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan... lan egin behar genuen, atsedenik gabe. Egun, lan intentsiboa izaten jarraitzen du baina normaltasunera itzuli gara; lanak oso bizia izaten jarraitzen du, baina ez gaude gainezka eta normaltasunez egiten dugu lana.

Emozionalki lehen olatuan baino indartsuago daramazu egoera?

-Bai.

Profila. Ana Gonzalez Pinto Medikuntza ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean doktoratu zen. Gaur egun, psikiatriako irakasle titularra da eta katedradun (ANECA) gisa egiaztatuta dago Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, Osakidetzako Psikiatria Ikertzeko Zerbitzuko burua da, eta bere asistentzia-jarduera Arabako Unibertsitate Ospitalean egiten du; Eusko Jaurlaritzako Zientzia Aholkularia; Psikiatria eta Osasun Mentaleko Espainiako Fundazioaren patronatua; Nafarroako Euskal Psikiatria Elkarteko kidea; eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Mentaleko Euskal Aholku Batzordeko kidea ere bada.

"Pertsona batzuk eredugarriak dira eta egoera hori espero genuena baino hobeto eramaten ari dira"

"Udazkena une txarra izaten da beti, beheraldi depresiboetarako joera egoten delako"

"Koronabirusaren lehen olatuan kontsultak gutxitu egin ziren, jendeak atzera egin zuelako"

"Nire estres maila handiagoa izan zen lehen olatuan, oso gogorra izan zen"

"Elikadura-nahasteak dituzten pazienteek janariarekin harremanetan egoteko zailtasunak dituzte"

"Ezin da izan jendea behar duen lekuetara ez joatea urte askotan sortutako estigma batengatik"