- Hamar pertsonatik batek depresioa du, eta gaixotasun hori suizidioarekin lotuta dago. Bizia kentzen duten pertsonen %60k depresioa dauka eta %90ek sintoma depresiboak. Baina suizidioa desagerraraztea eta haren aurka borrokatzea posible da. Hainbat hamarkadatan isilpeko heriotza izan da, baina profesionalek eta politikariek normalizazioan urrats bat ematea erabaki dute, gaixo guztiei gaixotasun horrek tratamendua duela jakinarazteko eta suizidioaren aurkan batera lan egiteko. Gaixotasun hori normalizatzeko azken urratsa Asafesek eman du. Iragan ostiralean mintegi bat egin zuen politikariekin eta profesionalekin, gauza zailei buruz ondo hitz egiteko helburuarekin eta izenarekin.

Mintegi horretan Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko zenbait agintarik hartu zuten parte, suizidioaren prebentzioan konprometituta. Euskadiko psikiatrak ere bertan izan ziren, hala nola Andrea Gabilondo (Gipuzkoako Osasun sareko psikiatra) eta Ana Gonzalez Pinto, Arabako ESIko psikiatria-zerbitzuko burua eta Espainiako Psikiatria Biologikoko elkarteko presidentea, besteak beste. Aipatutako horiez gain, kazetariak ere izan ziren mintegian, pentsamendu suizidak dituzten pertsonei laguntzeko komunikabideetan suizidioa nola tratatu aztertzeko. "Garrantzitsua da osasun-, hezkuntza- eta gizarte-erakundeak eta, oro har, gizartea elkarlanean aritzea, depresioaren estigma eta bere buruaz beste egitearen ondoriozko heriotza murrizteko", azaldu zuen Ana Gonzalez Pintok. Ildo beretik, Arabako ESIko psikiatria buruak DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkari honetan azaldu zuenez, hitzaldi txiki batek ere suizidioaren ondoriozko heriotza saihets dezake, eta garrantzitsua da horrelako heriotzak beti izan duten isiltasunarekin haustea, pentsamendu suizidak dituzten pertsonei bakarrik ez daudela ikusarazteko: "Pertsonek ez dute beren buruaz beste egiten bizitzeari uzteko. Beren buruaz beste egiten dute sufritzeari uzteko. Eta garrantzitsua da jakitea lagundu diezaiekegula. Tratamendurik onenak eskuratzeko, aholku sanitarioak horretarako prestatutako langileekin orientatzen ditu herritarrak, eta garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, deitu behar duten doako telefonoa gogoraraztea beti (900.203.050)". Izan ere, telefono hori laguntza behar duten baina nora joan ez dakiten guztientzat dago eskuragarri. "Askotan depresioaren terminoa debaluatzen da, tristurarekin erlazionatzen dugulako. Baina ez da gauza bera, eta hori oso argi utzi behar da. Depresioa sintoma multzo bat da, non bizi-bulkada normala falta den, apatia dagoen eta buruko argitasuna izateko zailtasuna dagoen, sintoma emozionalez gain. Depresioaren konplikazio bat suizidio bidezko heriotza da. Tratamendu azkarrak konplikazioak saihesten ditu, eta horregatik lagun-tza eskatzea da tresnarik onena. Depresioaren tratamendua teknika psikoterapeutiko eta farmakologikoekin egiten da; eta depresio motaren arabera, tratamendu bat edo bestea edo bi konbinatuak aukera-tzen dira", nabarmendu zuen.

Mintegi horretan, halaber, depresioaren kasuak ugaritzen ari direla azpimarratu zuten. Ana Gonzalez Pintoren arabera, depresioa ohiko gaixotasuna da. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, gaur egun kasu gehiago daude, batez ere, jendea denbora gehiagoz bizi delako "eta, beraz, gaixotasuna agertzeko aukera gehiago dago". Gainera, OMEk depresioa gaixotasun-karga handiena duen munduko bigarren gaixotasuna dela dio, baina 2050ean "lehenengoa izango da".

"Garrantzitsua da gaiari dagokion bezala heltzea eta horren inguruan isiltasunik ez egotea. Zirkulazio-istripuetarako, prebentzio-kanpaina indartsuak egin dira, eta emaitzak ematen ari dira. Iragarki asko egin dira, errepideetan radar asko jarri dira... horrek guztiak emaitza ona eman du eta trafiko istripuak gutxitu dira. Ziur gaude, suizidioa prebenitzeko kanpainak egiten badira, arazoa normalizatzen eta kasuak murrizten ere lagunduko dugula", ondorioztatu du Pintok. Depresioa gainditu zuen pertsona baten testigantza ere jaso zuen mintegiak. Santi Abadek eliteko kirolaria zen bitartean depresiozko gertaerak izan zituenean sentitu zuen mina azaldu zuen. Lehen pertsonan egindako kontakizun eta testigantza horren helburua depresio edo sintoma depresibo bat jasaten ari diren pertsona guztiengana iristea zen, hortik ere atera daitekeela eta laguntza eskatzea garrantzitsua dela ikusarazteko: "Gizarteak aitortu dituen pertsonen testigantzek asko laguntzen dute depresio-gaixo gisa esperientzia dutenean" -azpimarratu zuen- Pertsona horiek ez daude bakarrik. Talde handi batek badakigu nola lagundu, eta hori egin nahi dugu. Gizarte osoak ere lagundu dezake. Depresioa gaixotasun bat da eta argi utzi behar da. Laguntza behar dute, beste edozein gaixotasunetan bezala".

Isilpeko heriotza. Suizidioa hainbat hamarkadatan isilpeko heriotza izan da, baina profesionalek eta politikariek normalizazioan urrats bat ematea erabaki dute, gaixo guztiei gaixotasun horrek tratamendua duela jakinarazteko eta suizidioaren aurkan batera lan egiteko. Gaixotasun hori normalizatzeko azken urratsa Asafesek eman du. Iragan ostiralean mintegi bat egin zuen politikariekin eta profesionalekin, gauza zailei buruz ondo hitz egiteko helburuarekin.

Partaidetza. Mintegi horretan Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko zenbait agintarik hartu zuten parte, suizidioaren prebentzioan konprometituta. Euskadiko psikiatrak ere bertan izan ziren, hala nola Andrea Gabilondo (Gipuzkoako Osasun sareko psikiatra) eta Ana Gonzalez Pinto, Arabako ESIko psikiatria-zerbitzuko burua eta Espainiako Psikiatria Biologikoko elkarteko presidentea, besteak beste.

"Pertsonek ez dute beren buruaz beste egiten bizitzeari uzteko. Beren buruaz beste egiten dute sufritzeari uzteko. Eta garrantzitsua da jakitea lagundu diezaiekegula. Tratamendurik onenak eskuratzeko, aholku sanitarioak horretarako prestatutako langileekin orientatzen ditu herritarrak, eta garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, deitu behar duten doako telefonoa gogoraraztea beti (900.203.050)".

"Garrantzitsua da osasun-, hezkuntza eta gizarte-erakundeak eta, oro har, gizartea elkarlanean aritzea, depresioaren estigma eta bere buruaz beste egitearen ondoriozko heriotza murrizteko".

"Askotan depresioaren terminoa debaluatzen da, tristurarekin erlazionatzen dugulako. Baina ez da gauza bera, eta hori oso argi utzi behar da. Depresioa sintoma multzo bat da, non bizi-bulkada normala falta den, apatia dagoen eta buruko argitasuna izateko zailtasuna dagoen, sintoma emozionalez gain. Depresioaren konplikazio bat suizidio bidezko heriotza da. Tratamendu azkarrak konplikazioak saihesten ditu,eta horregatik laguntza eskatzea da tresnarik onena".