- Gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan egiten diren jarduerak bertan behera geratu ziren pandemia hona heldu zenetik, baina pixkanaka berreskuratzen joan dira zerbitzu guzti hauek. Atzo goizean ospatutako Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen batzordean Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen saileko zinegotzi ordezkaria den Borja Rodriguezek hala gogoratu zuen, Elkarrekin taldeak galdetuta.

Hala ere, zerbitzu batzuk hurrengo asteetan bueltatuko dira, baina badaude beste bi ez direnak momentuz berreskuratuko. Izan ere, eta galdera erantzunez, azaldu zuen osasun irizpideak hartu dituztela kontuan instalazioak irekitzerako orduan, eta "soilik segurtasuna berma zitekeen unean hartu dugu erabaki hori, irekitzearena". Zentzu horretan, aurreratu zuen gainera, Gasteiz aurrekaria izan zela zonaldean. Momentu honetan "ia zerbi-tzu guztiak" daude berriz ere martxan; herritarrei laguntzeko bulegoen aurrez aurreko arreta hi-tzorduarekin, liburutegia, igerilekuak, rokodromoak, etab. Azken hauek erreserbarekin egin behar dira. Urriaren 1etik aurrera abian jarriko dute ludoteka zerbitzua eta ludokurtsoak aldez aurreko izen-ematearekin eta segurtasun protokoloekin.

Bestalde, hala eskatu duten ikastetxe batzuei klasean egin ohi den heziketa fisikoa egiteko kirol instalazioak emango dizkiete. Momentuz ez da bueltatuko, bere partez, uki-tze kirolak egiteko instalazioen alokairu partikularra (futbola, etab.). "Eusko Jaurlaritzaren irizpideak jarraitu ditugu". Ez dira bueltatuko ezta ere eskola kirolean ospatzen diren txapelketak, baina entrenamenduak berreskuratuko dira hurrengo astean.

Elkarrekin taldearen zinegotzia den Gema Zubiaurrek "jarduera honen berreskurapena denboran luzatu egin dela" adierazi zuen, eta Rodriguezek erantzun zuen, berriz ere, "zerbitzuak berreskuratu zirela guztiz seguruak izan zirenean".

Beste alde batetik, eta PP taldeak horren inguruan galdetuta, Rodriguezek azaldu zuen neurri bereziak hartu direla gizarte etxeetan hauek berriz ireki zirenetik. "Nahitaezkoa izan zen baino lehen, maskararen erabilera ezarri genuen, baita gel hidroalkoholikoa ere", gogoratu zuen zinegotzi ordezkariak. Gainera, maskararen inguruan PPko zinegotzia den Elisabeth Ochoa de Eribek adierazi zuen kirurgikoak ematen zaizkiela langileei, eta hauek soilik barrutik kanpora babesten dutela. Beraz, FFP2ak erabiltzea proposatu zuen. Rodriguezek erantzun zuen guztiek kirurgikoak eramaten badituzte guztiak babestuta egongo direla.

Itxieren edo manparen inguruan ere, gizarte etxe bakoitzean desberdinak direla aurreratu zuen Ochoa de Eribek, eta zinegotzi ordezkariak azaldu zuen jasangarritasunaren aldeko neurri bat dela, hauek birziklatu dituztelako. "Egia da hasieran jarri ziren batzuk ez direla ondo ikusten, izotz pistaren metakrilatoa birziklatu delako hauek egiteko, hasieran eskasia baitzegoen. Horregatik, elkar ikusteko zailtasunak sortzen dituzten manparak aldatuko ditugu", gaineratu zuen.

Beste neurrien artean elkarren arteko distantziak eta tenperatura hartzeak aurki daitezke. Azken hau aleatorioa da gainera. Ochoa de Eribek deritzo hori "zaila" dela bertan lan egiten dutenentzat, aukeratu behar dutelako nori egin eta nori ez. Hala ere, Rodriguezek azaldu zuen ez dutela horren inguruko zalan-tzarik edo kexarik jaso, eta tapiz higienizatzaileen inguruan aipatu zuen ez dela beharrezkotzat jo hauek instalatzea.

Bueltatu dira. Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi ordezkaria den Borja Rodriguezek dio momentu honetan "ia zerbitzu guztiak" daudela berriz ere martxan; herritarrei laguntzeko bulegoen aurrez aurreko arreta hitzorduarekin, liburutegia, igerilekuak, rokodromoak, etab. Azken hauek erreserbarekin egin behar dira.

Bueltatuko dira. Urriaren 1etik aurrera abian jarriko dute ludoteka zerbitzua eta ludokurtsoak aldez aurreko izen-ematearekin eta segurtasun protokoloekin. Bestalde, hala eskatu duten ikastetxe batzuei klasean egin ohi den heziketa fisikoa egiteko kirol instalazioak emango dizkiete.

Ez dira bueltatuko. Momentuz ez dira bueltatuko, bere partez, ukitze kirolak egiteko instalazioen alokairu partikularra (futbola, etab.). "Eusko Jaurlaritzaren irizpideak jarraitu ditugu". Ez dira bueltatuko ezta ere eskola kirolean ospatzen diren txapelketak, baina entrenamenduak berreskuratuko dira hurrengo astean.

Elkarrekin taldearen zinegotziak zerbitzuen irekieraren inguruan galdetu zuen batzarrean, "gizarte etxeen irekiera denboran luzatu egin zelako".

Zinegotzi ordezkariak adierazi zuen, gizarte etxeen eta zerbitzuen irekieraren inguruan, "ia zerbitzu guztiak" daudela berriz martxan, eta soilik segurtasuna berma zitekeenean erabaki zutela berriz irekitzea.

PP taldearen zinegotziak proposa-tzen du maskara kirurjikoak FFP2ekin ordezkatzea, "guztiak babesteko".