- EH Bilduk Garraio, Mugikortasun eta Hiri-agendako ministerioari Aldaialde HLHIren eraikuntza proiektua eta eraikitzeko obrak baimentzeko eskaera entregatzeko eskatu du. Ostiralean, Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko diputatuak eta Felix Gonzalez Gasteizko EH Bilduko zinegotziak bilera bat izan zuten eta, horren ondoren, “egiaztatu” ahal izan zuten “ez udalak ez Eusko Jaurlaritzak ez diotela helarazi ministerioari ikastetxearen eraikuntza-proiektua”. “EH Bilduren legebiltzar eta udal taldeok Eusko Jaurlaritzari eta Udal Gobernuari eskatuko diegu berehala, Aldaialde ikastetxearen eraikuntza proiektua bidal dezatela garraio, mugikortasun eta hiri agendaren Ministeriora, beharrezko obrak baimentzeko eskaerarekin batera”.