- "Hilabete bakar batean, seme-alabek iaz baino guraso gehiago hil dituzte. Sinestezina eta harrigarria da zenbat handitu diren hilketa hauek. Familia askok seme-alaba erasotzaileekin igaro izan dute konfinamendua, arazo psikologikoak dituzten seme-alabekin. Etxeko tratu txarrak deiturikoa da. Eta elkartean gurasoen deiak jaso-tzen ari gara, zer egin dezaketen galdetzen digutenak".

Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidentearen esanetan, indarkeria mota horrek gora egin du nabarmen azken hilabeteetan. Ildo horretan, Blanca Estrella Ruizek gizarte osoari eskatzen dio gertatzen ari denari buruz hausnar-tzeko, eta arlo horretan hartu behar diren neurriak areagotzeko. "Inork ez al ditu kontrolatu seme-alaba erasotzaileekin itxita zeuden guraso guztiak?", galdetu du. "Gauzekin eta pertsonekin, batez ere, kontu gehiago izan behar dugu", erantzun dio bere buruari. Gainera, antzeko egoera bat pasatzen ari diren guraso guztiei laguntza eskatzea gomendatzen die. Esan du jokabide batzuek aurreabisuan jarri behar dituztela gurasoei. Adibidez, familiako semea edo alaba atetik sartzea "non ezkutatu zarete madarikatuak?" oihukatzerakoan edo mahai gainean zegoen platera lurrera botatzerakoan, janari hori ez delako bere gustukoa, gurasoei berehala ohartarazi eta neurriak hartu behar dizkieten ekintzak dira. "Familia horiei aukera bat eman behar diegu", eskatu du.

Gainera, arazo psikologikoak dituzten seme-alaba guztiak hobeto kontrolatzeko eskatu die agintariei, "zorigaitzak eta hilketak" ekiditzeko. "Nork erantzungo du hilketa hauengatik?", deitoratu du. "Seme-alaba batzuk oso erasokorrak dira gurasoekin. Hori egunero gertatzen da Euskadin, benetako izugarrikeriak bizi dituzten gurasoak. Askok ez dute salaketarik jarri nahi, beste askok zer egin galdetu digute". Kasu horietan Clara Campoamor elkarteko abokatuek beti erantzuten dute gauza bera; salaketa da biderik onena. Gainera, bertako presidenteak ahalik eta segurtasun handiena eskaini nahi die: "Beti gauza bera esaten diet, egoera kritikoren bat bizi baduzu, uneren batean zure bizitzaren beldur bazara, mesedez, deitu Ertzaintzari eta deitu niri ere". Izan ere, askotan, halako segurtasuna eskaintzen die biktimei non egoera oso larrietan deitu izan dioten: "Badakit zaila dela seme edo alaba salatzea, baina beste aukerarik ez badago, aurrera egin behar da horrekin".

"Batzuetan gurasoek deitu didate esanez beraien semea edo alaba guztiz erotu egin dela eta ohiukatzen dietela gaur bai, gaur zure eguna izango da. Une horretan, Ertzaintzari deitzen diot eta, jarraian, polizia-etxera joaten naiz, ahal dudan guztian laguntzeko. Baina oso gogorra da, horrelako gauzak esaten dizkidaten bakoitzean korapilo bat jartzen zait eztarrian... Badakit egiten dudana egin behar dudala eta indarrak geratzen zaizkidan bitartean horri ekingo diot baina oso gogorra da", dio. Eta indarrak atera behar ditu laguntza hori guztia beharrezkoa baita biktimentzat. "Orain dela egun batzuk emakume batek deitu zidan eta ezagun batek nire telefonoaren zenbakia eman ziola esan zidan. Ez zion elkarteari deitu, niri deitu zidan zuzenean. Egia esan, ez dakit nork eman zion nire zenbakia, baina berdin zait. Hori esan zuenean, zenbakia nork eman zion ere ez nion galdetu. Nire galdera beste bat izan zen: zer gertatzen zaizu eta zertan lagundu al zaitut?".

Konfinamenduaren hilabeteetan elkarteak ez die ateak itxi biktima guztiei ezta laguntza behar izan duten emakumeei ere. Clara Campoamor elkarteak etenik gabe jarraitu du lanean. Hala ere, tratu txarrak jasan dituzten emakumeek salaketa jartzeko zailtasun handiagoa izan dute konfinamenduan, presidentearen arabera, eta, beraz, biktimen profila bestelakoa izan da: "Konfinamenduan zehar, aurretik salaketa jarri zuten edo senarrak konfinamenduaren aurretik uzteko urratsa eman zuten emakume askori lagundu diegu. Emakumeen profil horrekin egin dugu lan, baina ez ohi baino bolumen handiagoan, beti bezala baizik", azaldu du. "Hori bai, deitu diguten guztientzat hor egon gara, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu ditugu eta horien alde borrokatzen jarraitu dugu, inoiz ez ditugulako bakarrik utziko", ondorioztatu du Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkartearen presidenteak.

Hilketak. Clara Campoamor elkartetik Blanca Estrella Ruiz presidenteak salatu duenez, konfinamenduan zehar guraso asko seme-alaba erasotzaileekin etxeetan itxita egon dira. Gainera, dioenez, askotan seme-alaba horiek arazo psikologikoak izan dituzte, eta agintari guztiei eskatu die arazo hori gainbegiratuago egon dadila, familiak seme-alabekin izugarrikeriak pasa ez ditzan. Gainera, gurasoen hilketak areagotu direla salatu du. Horri dagokionez, ziurtatu du hilabete batean 2019 osoan baino guraso gehiago hil dituztela.

"Hilabete bakar batean, seme-alabek iaz baino guraso gehiago hil dituzte. Sinestezina eta harrigarria da zenbat handitu diren hilketa hauek. Familia askok seme-alaba erasotzaileekin igaro izan dute konfinamendua, arazo psikologikoak dituzten seme-alabekin. Etxeko tratu txarrak deiturikoa da. Eta elkartean gurasoen deiak jasotzen ari gara, zer egin dezaketen galdetzen digutenak".

"Batzuetan gurasoek deitu didate esanez beraien semea edo alaba guztiz erotu egin dela eta ohiukatzen dietela gaur bai, gaur zure eguna izango da. Une horretan, Ertzaintzari deitzen diot eta, jarraian, polizia-etxera joaten naiz, ahal dudan guztian laguntzeko. Baina oso gogorra da, horrelako gauzak esaten dizkidaten bakoitzean korapilo bat jartzen zait eztarrian... Badakit egiten dudana egin behar dudala eta indarrak geratzen zaizkidan bitartean horri ekingo diot baina oso gogorra da".

"Deitu diguten guztientzat hemen egon gara konfinamenduan ere, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu ditugu eta horien alde borrokatzen jarraitu dugu, inoiz ez ditugulako bakarrik utziko".