Erantzunkizunez ospatu behar diren datak

2020ko Aurorok badu letra eta musika

04.08.2020 | 00:52

GASTEIZ– Auroro 2020 kantuaren hamabigarren edizioak musika eta bere letra sortua du jada. "Aurten ez da ibilbiderik izan, ezta aldez aurretik iragarkirik egin ere. Abesti honen hamabigarren edizioa, urtez urte hiriko zaindariaren omenezko jaiak iragartzen dituena, berezia izan da bizi dugun pandemia egoeragatik". Hala iragarri zuten atzo Gasteizko Elizbarrutitik.

Auroroen ekitaldi hau beti abuztuaren 5aren aurreko igandean ospatzen da. "Urtero bezala ospatu ahal izan balitz, Andre Maria Zuriaren horma-hobiaren aurreko balkoitik egingo zen. Bi ordu baino gehiagoko ibilbidea egingo zen Erdi Aroko hirigune osoan, herritarrak festara gonbidatuz".