- Asteazkenean gorakada garrantzitsu bat eman zen covid-19aren kasu positiboetan. Izan ere, Euskal Herrian 4.297 PCR proba egin zituzten eta 204 positibo erregistratu ziren guztira, gehiengoa berriz ere, Bizkaian (145). Araban bertan ere kasuek gora egin dute, eta egun horretean 23 izan ziren, guztiak Gasteizen. Bestalde, Gipuzkoan 33 eman ziren eta beste 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonengan.

Osasun sailburua den Nekane Murgak, zentzu horretan, adierazi zuen "zerra hortz" bat dela gorakada hau. "Ondorioak ateratzeko goiz da oraindik. Badirudi egoera egonkortzen ari dela", azpimarratu zuen, eta azaldu zuen miaketak eta diagnosi goiztiarrak egingo ez balituzte, gorakada handiagoa izango zela.

RO-ari dagokionez, 1etitk gora jarraitzen du momentu honetan ere. Izan ere, 1,12koa zen atzo, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak bere eguneroko buletinean adierazi zuen arabera.

Ospitaleen egoerari dagokionez, herenegun 6 lagun solairuan ospitalizatu zituzten covidaren ondorioz, eta ZIUetan 4 pertsona zeuden covidarekin, Murgak aurreratu zuen moduan. Berriz ere, Osasun sailburuak "prudentziaz jokatu" behar dela gogoratu zuen, eta "birusa gure artean dagoela argi izan behar dugula".

Gainera, aurreratu zuen maskararen erabileraren eragina orain nabaritzen hasiko dela. "Uste dut batzuetan hauek erabiltzen ditugula soilik joan-etorrietarako. Horregatik, azterketa bat egitea eskatu nahi diet herritarrei. Azken 10-15 egunetan zenbat aldiz egon gara maskara kenduta 15 minutu baino gehiago bizikideak ez diren pertsonekin? Pertsona desberdinekin egiten badugu, birusaren hedapena errazten dugu". Berriz ere, segurtasun neurriak kontuan hartu behar direla aurreratu zuen, birusa hemen dagoelako. Era horretan, distantzia mantendu, maskara erabili eta eskuak sarritan garbitu behar direla berretsi zuen sailak, birusari aurre egiteko eta bere hedapena saihesteko.

Fokuen inguruan ere hitz egin zuen berriz ere. Zentzu horretan, Eibar eta Ermuako kasuan egonkortze joera bat erakusten dela aurreratu zuen; bertan sei eta bost positibo berri eman dira hurrenez hurren. "Ermuan eragina erdira murriztu egin da azken zazpi egunetan, eta Eibarren kutsatze zenbakia egonkortzea lortu da". Gainera, eta miaketei ezker, ospakizunekin eta aisialdiarekin erlazionatuta dauden 498 positibo eman dira, ez soilik Eibar eta Ermuan; Bergaran, Elgoibarren eta Deban ere. "Debagoienakoak kontrolatzeko bidean daude". Bestalde, selektibitatearen inguruko ospakizunetan emandako kutsadurak jada 158 dira, eta "gutxitzen ari dira eta kontrol fasean daude".

Barakaldon ere, egoitza batean, positibo eman du pertsona batek. "Azkar jardun da horretan. Ez dago transmisioa frogatuta", adierazi zuen gainera Osasun sailburuak, kazetariek galdetuta.

Txertoaren inguruan ere galdetu zioten, eta Murgak erantzun zuen zein adineko pertsonentzat izango den onuragarria jakin arte ez dutela erabakirik hartuko, ezta erreserbak egingo. "Momentu honetan, txerto hauen ezaugarriak eta nori onura egingo dion hipotesiak dira", azaldu zuen amaitzeko.

Bere hitzaldiaren amaieran, Murgak ere gogoratu nahi izan zuen tenperatura altuei aurre egiteko eta babestuta mantentzeko zenbait gomendio daudela. Zentzu horretan, hauen aurrean neurriak hartzea aholkatu zuen Osasun sailburuak.

"Beroaren efektuaren aurrean, gomendioak likidoak edatea, eguzkipean ez egotea -batez ere, erdiko orduetan-, eta momentu horietan ere esfortzu fisikoak ez egitea, eta abar dira", azpimarratu zuen sailburuak.

Reunión. Las residencias de personas mayores podrán retomar su política de visitas previa al 18 de julio. Esto quiere decir que los residentes podrán recibir la visita de hasta dos personas en un mismo turno. El Gobierno Vasco recuerda que esta decisión fue tomada en la reunión mantenida el miércoles entre el departamento de Salud y las tres diputaciones forales, donde se analizaron las medidas preventivas adoptadas el pasado 18 de julio con el fin de prevenir las transmisiones en este ámbito. "Somos conscientes de que la decisión asume un riesgo, pero el beneficio para estas personas es mayor", resalta.

Restricciones. En esa misma reunión, la consejera de Salud, Nekane Murga, recordó ayer durante la rueda de prensa ofrecida, que se acordó también mantener en todo Euskadi las restricciones en cuanto a las salidas al exterior. Esto quiere decir, en definitiva, que los residentes no podrán, por el momento, salir del centro sociosanitario, aunque podrán pasear por los jardines del propio centro, como se venía haciendo hasta el momento.

Los tres servicios. El Ayuntamiento de Vitoria ha anunciado que reabrirá los servicios de atención diurna municipales de personas mayores el lunes, tras el cierre temporal efectivo desde el pasado 19 de julio. Esta media fue adoptada -recuerdan- por indicación del departamento de Salud del Gobierno Vasco, con el objetivo de preservar la salud y el bienestar de las personas más vulnerables a los efectos del covid-19, así como del personal que las atiende. A partir de este próximo lunes, por tanto, el departamento de Políticas Sociales, Personas Mayores e Infancia pondrá en marcha los tres servicios de atención diurna de Beato Tomás de Zumárraga, Blas de Otero y Santa María de Olárizu, al 100% de su capacidad y en el horario completo; de 10.30 a 20.00 horas, de lunes a domingo.

77 personas. En la actualidad, un total de 77 personas mayores son las que acuden de manera habitual a estos servicios de atención diurna municipales. Durante los 15 días que han permanecido cerrados los centros, recuerdan desde el consistorio que se han realizando atenciones domiciliarias a las personas usuarias.