- Koronabirusaren krisiak aurrez aurreko kon-tsulten joera aldatzen ari da; orain, herritarrak gutxiago joaten dira zentroetara eta hi-tzordu telematikoekin zain-tzen dira. Hala ere, helduek ez dute teknologian gazteek bezain azkar aurrera egiten. Hori da Aegon Aitona-Amonen Munduko Egunean egindako ondorioetako bat.

“65 urtetik gorakoen %5,2k baino ez du erabiltzen telematika. Amonen Munduko Egunean, Aegonak, osasunarekin eta bezeroekiko hurbiltasunarekin duen konpromisoan, gure adinekoen osasuna zaintzearen garrantziaz kon-tzientziatu nahi du”, azpimarratu zuten. Ildo beretik, aseguru-etxe honek azaldu du, kontsultei dagokienez, 65 urtetik gorakoek batez ere medikuntza orokorrari (%80,7) eta dermatologiako (%10,8), ginekologiako (%3,6) eta psikologiako (%1,2) espezialitateei buruzko interesa agertu dutela. “Gugana etorri diren adineko pertsona asko bakardade sentimenduagatik izan dira”, adierazi du Belen Gonzalez Aegoneko Osasun zuzendariak.

Konpainia, laguntza eta hurbiltasuna eskaintzeko asmoz, Aegon enpresak adin aurreratuetan dituen 1.200 bezero baino gehiagori telefono bidezko laguntza emateko ekimena jarri du martxan. “Bizi dugun osasun krisia gure osasun fisikoari ez ezik, gure osasun emozionalari ere eragiten ari zaio. Bakarrik bizi diren adinekoak ahulagoak dira aldaketa horien aurrean”, azpimarratu du zuzendariak.