- Konfinamenduaren lehen hilabeteetan indarkeria matxistagatik jarritako salaketak %24 murriztu dira, seguruenik koronabirusarak eragindako pandemia mundialagatik milaka emakume etxean isolatu baititu. Hala berretsi du Ertzaintzak DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari emandako datuekin.

Urtarrilean eta otsailean eman da genero indarkeriagatiko salaketen gorakada Euskadin; Urtarrilean salaketak ia %3,0 igo ziren 2019an bertan jarritako salaketekin alderatuz gero. Araban 49 emakumek salatu zuten beraien bikotekidea edo bikotekide ohia; 2019ko emakume kopuru bera. Bizkaian, berriz, salaketak %20a baino gehiago igo ziren: 2019an jarritako 170 salaketetatik, 205era igo ziren urte hasieran. Gipuzkoan, 111tik 85era jaitsi ziren salaketak. Gehiago salatzeko joera orokorra izan zen otsailan ere. Bizkaian eta Gipuzkoan eman zen gorakada hori. Izan ere, aipatutako lehen lurraldean, salaketak %16,35 igo ziren (159-185), eta bigarrenean, %36,84. Bertan 76 salaketa jarri zituzten 2019an, eta 2020an 104ra igo zen. Araban, ordea, genero indarkeriagatik jarritako salaketak %23 jaitsi ziren hilabete horretan; 2019ko otsailean 60 emakume salatzera ausartu ziren eta 2020an 47ra jaitsi ziren.

Otsailetik aurrera, salaketak etengabe jaitsi dira Euskadiko lurralde guztietan. Zehazki, martxoan bataz besteko %19,58 salaketa gutxiago jarri ziren, apirilean %29,88 gutxiago eta maiatzean %15,88ko jaitsiera eman zen. Lurraldeka, Araban jaitsi dira gehien salaketak. Kasualitatez, Arabako emakume bat izan zen etxetik irteten ausartu zen lehena, ustezko erasotzailea salatzeko. Horren ondoren, beste 36 emakumek etxetik ateratzea erabaki zuten, hauek ere ustezko erasotzailea salatzeko. Aurreko urteko aldi berean, 47 emakumek salatu zituzten bikotekideak eta bikotekide ohiak jotzeagatik edo tratu txar psikologikoak emateagatik. Apirilean datuak are gehiago jaitsi ziren; %45,31 gutxiago; 57 salaketa izatetik 31 salaketara urte honetako hile berdinean. Datu horiek genero-indarkeriak behera egin duela adieraz dezakete. Hala ere, Clara Campoamor edo Emakunde bezalako elkarte askok ohartarazi zuten emakume askok salaketa jartzeko zailtasunak izan ditzaketela. Izan ere, konfinamenduak emakume asko bere etxean giltzapetu zituen erasotzaileekin; alde batetik, erasotzaile horiek bikotekideak gehiago kontrolatu dituzte, eta, bestetik, emakume horiek ere zailtasun gehiago izan dituzte salaketa jartzera joateko. Hori izan liteke salaketen jaitsiera azaltzeko arrazoietako bat, Blanca Estrella Ruizek konfinamenduaren asteetan egunkari honetan azaldu zuen bezala. Maiatzean, Araban %25,45 gutxiago salatu zuten, 55 salaketatik 41era pasatuz.

Bizkaian eta Gipuzkoan ere datuak eta salaketak jaitsi egin dira, baina Araban baino gutxiago. Martxoan, Bizkaian % 11,11 murriztu zen (180 salaketa erregistratu ziren 2019an, eta 160 aurten). Gipuzkoan jaitsiera hori %31koa izan da: 110 salaketa jarri ziren 2019ko martxoan, eta 75 jaitsi dira pasadan martxoan. Apirilean eta maiatzean datuak antzekoak dira. Bizkaian, ia %25 murriztu zen apirilean eta %13,66 maiatzean. Eta Gipuzkoan, %30 gutxiago apirilean, eta %15,15 jaitsiera maiatzean non 99 salaketa erregistratu ziren 2019an, eta aurten soilik 84.Ertzaintzaren datu ofizial horiekin, martxoan, apirilean eta maiatzean indarkeria matxistagatik hiru lurraldeetan jarritako salaketen beherakada orokorra islatzen da. Urteko lehen bost hilabeteetan Araban % 23 inguru jaitsi dira salaketak; zehazki, 268tik 204ra pasatu dira. Bizkaian, salaketen batez besteko ehunekoa gutxiago jaitsi da, % 4 inguru, urteko lehen bost hilabeteetan 885 salaketa izatetik 856 izatera igaro baita. Eta, hirugarren lurraldean, Gipuzkoan, beste lurraldeetan egondako joera berdina izan da jarritako salaketen %15 gutxiagorekin, urtarrilatik maiatzara 496 salaketatik 418ra jaitsi baitira. Jaitsiera esanguratsu horiek indarkeriaren beraren beheranzko joera positiboa isla lezakete. Baina emakumeek salaketa jartzeko duten zailtasuna ere adieraz lezakete, Eusko Jaurlaritzak ekimen berriak sortu dituen arren.

Gorakada Euskadin. Urtarrilean eta otsailean izan da genero indarkeriagatiko salaketen gorakada Euskadin; Urtarrilean salaketak ia %3,0 igo ziren 2019an bertan jarritako salaketekin alderatuz gero. Araban 49 emakumek salatu zituzten bikotekideak edo bikotekide ohiak; 2019ko emakume kopuru bera. Bizkaian, berriz, salaketak %20 baino gehiago igo ziren: 2019an jarritako 170 salaketetatik, 205 igo ziren urte hasieran. Gipuzkoan, 111tik 85era jaitsi ziren salaketak. Gehiago salatzeko joera orokorra izan zen otsailan ere. Bizkaian eta Gipuzkoan eman zen gorakada hori. Izan ere, aipatutako lehen lurraldean, salaketak %16,35 igo ziren (159-185), eta bigarrenean, %36,84. Bertan 76 salaketa jarri zituzten 2019an, eta 2020an 104ra igo zen. Araban, ordea, genero indarkeriagatik jarritako salaketak %23 jaitsi ziren hilabete horretan; 2019ko otsailean 60 emakume salatzera ausartu ziren eta 2020an 47ra jaitsi ziren.

Beherakada. Otsailetik aurrera, salaketa gutxiago jarri dira Euskadiko hiru lurraldeetan. Izan ere, Euskadin % 19,85 jaitsi dira martxoan jarritako salaketak. Apirilean 2019an baino %29,88 gutxiago jarri ziren, eta maiatzean antzeko joera izan da, salaketak %15,88 gutxiago izan baitira. Lurraldeka, Araban jaitsi dira gehien salaketak. Konfinamenduaren lehen asteetan, emakumeek zailtasun gehiago izan zituz- ten etxetik atera eta salaketa jartzeko, baina martxoaren amaieran Arabako emakume bat izan zen pauso hori ematen lehena. Horren ostean, beste 36 emakumek etxetik ateratzea erabaki zuten, ustezko erasotzailea salatzeko.

Datuak. Ertzaintzaren datu ofizial horiekin, martxoan, apirilean eta maiatzean indarkeria matxistagatik hiru lurraldeetan jarritako salaketen beherakada orokorra islatzen da. Urteko lehen bost hilabeteetan Araban % 23 inguru jaitsi dira salaketak; zehazki, 268tik 204ra pasatu dira.

2019- salaketak

2020- salaketak

1.478

Euskadin guztira 1.478 salaketa jarri dira urtarriletik maiatzera bitartean. Datu horrek erakusten du %10,74 jaitsi dela iazko hilabete berdinekin alderatuta. Elkarte askok ohartarazi dute errealitate hori: konfinamenduan, emakume asko giltzapetuta bizi izan dira tratu txarren egileekin, eta salaketa jartzeko zailtasun gehiago izan dituzte. Oraingoz, ekaineko eta datozen hilabeteetako salaketen datuen zain egon behar da errealitate hori bete den edo, aitzitik, salaketen kopuruak behera egiten jarraitzen duen jakiteko.