- Behera egin dute familia barruko indarkeriagatiko salaketek Araban, konfinamenduan zehar. Hala adierazten dute Emakundek bere webgunean emandako datuek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan.

Hala, datuen arabera, urteko lehen bost hilabeteetan familiako edozein kideek burututako biolentzia jaisten ari da (bikotekideak edo bikotekide ohiak burututakoak izan ezik). Zehazki, salaketen %22 inguru murriztu da. Hain zuzen, 2019ko urtarrilean 16 salaketa izatetik aurtengo hilabete berean 12 izatera pasatu da; otsailean hamaika izatetik bederatzi izatera igaro ziren; martxoan, hamabostetik hamarrera; apirilean, hamabitik hamarrera; eta aurtengo maiatzean, 2019ko urtarrileko salaketa berak izan dira; hamar.

Hala, datu horiek erakusten dute beherakada handia izan dela urtearen hasieratik, baita itxialdia baino lehen ere. Hala ere, Euskadiko gainerako lurraldeetan salaketek gora egin dute. Horrek bi gauza ekar ditzake: itxialdiak familia askoren egoera okertu duela eta indarkeriara gehiago iritsi dela, edo, aitzitik, biktimak gehiago animatu direla erasotzailea salatzera. Edonola ere, datuek erakusten dute urteko lehen bost hilabeteetan familia barruko indarkeria % 14 inguru hazi dela Bizkaian. Iaz, urtarriletik maiatzera, 209 salaketa jarri ziren guztira, eta aurtengo epe berean 237ra igo dira.Otsailean izan dira salaketa gehien; 2019an 41 salaketa jarri ziren, eta aurte, ordea, 65.Martxoan, berriz, apur bat behera egin zuten, 2019an 47 salaketa izatetik 37ra, hamar gutxiago.

Gipuzkoan ere gora egin dute salaketek, baina askoz gutxiago. Urtarriletik maiatzera ehuneko bat baino pixka bat gutxiago igo da. Salaketa gehien otsailean jarri ziren, iazko 20 salaketetatik aurtengo otsailean zazpi salaketara gehiago jarriz, hau da, 27 guztira.