rabako Lanbide Heziketako zentroek, Ikaslan Arabak eta Egibidek, nahiz eta lanbide heziketako azoka fisikoa -Avanza 2020- bertan behera geratu den, aurrera jarraitu nahi dutela diote; etorkizuneko ikaslegoari eta haien familiei zikloen inguruko informazio guztia helarazi nahi dietela adierazi dute. Horregatik, aurten azoka birtuala ospatuko dute.

Ekimen honen helburua, gazteek matrikula egin beharko duten epea heltzean lanbide heziketako zikloren batean inskripzioa egiteko prest egotea da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak adierazi du hau egiteko epea ekainaren 1ean hasiko dela, eta 19an amaituko dela.

Aurten ezarritako nobedadeen artean, sortutako 20 bideo daude -erderaz eta euskeraz-, bakoitza Araban eskaintzen diren lanbide familiei dagokiena. Hauek minutu bat baino gutxiago irauten dute, eta sektore bakoitzaren merkatu joerak aurkezten dituzte.

Atzo prentsa-ohar baten bidez adierazi zutenez, material dinamiko honekin gazteengana heldu nahi dira. "Bideo hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza arloko sailburuordetzari, Arabako Foru Aldundiari eta Vital Fundazioari esker egin ahal izan ditugu", gogoratu zuten. Bideoak http://fpalava.com/eu/ web orrialdean daude ikusgai, baita informazio guztia atxikita ere.

Beste nobedade bat ere ekarri dute aurten azoka birtual hau ospatzeko. Izan ere, onlineko txatak egongo dira gazteek eta familiek dituzten zalantza guztiak argitzeko. Zerbitzu hau pertsonalizatuta izango da, eta bertan agenteek erantzun zuzenak eskainiko dizkiete interesdunei, edo gai konkretu bati buruzkoak badira zalantzak, hauek dagokion ikastetxeari deribatuko dizkiote.

Web orrialde honetan ere, ikasleek orientabide gida bat aurkituko dute, eta "hori oso lagungarria izango da Arabako lanbide heziketari buruzko zenbait gaien inguruko informazioa kontsulta-tzeko; hala nola, sartzeko baldin-tzak, LH dualaren modalitateak, praktikak atzerrian, urrutiko LHa, etab.", gogoratu zuten gainera. Hau http://fpalava.com/wp-content/uploads/2019/05/Orientazio-gida.pdf atalean aurki dezakete gazteek.

Horrela, lanbide hezkuntzako etorkizuneko ikasleek eskura izango dute gai guzti hauei buruzko informazio guztia, baita Araban bertan eskaintzen diren zikloei buruzkoa ere. Web orrialde horretan bertan ikusi ahalko dute zer eskatzen eta eskaintzen den titulazio bakoitzean, baita bertan zer ikasiko duten ere. Guztira, gazteek 42 goi mailako gradu dauzkate hautatzeko, baita 29 erdi-mailakoak eta 13 lanbide heziketa basiko ere. Gainera, plataforma honetan ikastetxe bakoi-tzaren helbidea eta telefonoa daude atxikita hori ere familien eta gazteen eskura egoteko.