- Langilearen nazioarteko egunean, Arabako pentsiodunen mugimenduak soldata-baldintza hobeak eta erretirodunentzako pentsio duina aldarrikatu zituen atzo. "Guk, egungo eta etorkizuneko Pentsio Publiko duinen alde borrokatzen dugunok, ikusten dugu gure aldarrikapenetako bi: gutxieneko 1.080€ko pentsioa eta hileko 1.200€ko lanbide arteko gutxieneko soldata, osatu eta uztartu egiten direla maiatzaren 1arekin eta halaber gure Pentsiodunen Mugimendua, gaur egungo langile eta pentsiodunekin", adierazi zuten mugimendutik. "Konfinatuta gaude, baina ez gaude entzunarazteko ezinduak; ezin dugu onartu osasun-krisia aprobetxatuz, betikoak beren arazoak konpontzen saiatzea, baliabide publikoen eta gainerakoentzako austeritate-neurrien kontura. Gaur egun, lehentasuna pertsonak erreskatatzea da, bizi-baldin-tza duinak izan ditzaten".

Ildo horretatik jarraituz, sentitzen duten atsekabea ere erakutsi nahi zuten atzo. "Langile mugimenduaren nazioarteko egun hau dela eta, adierazi nahi dugu gure atsekabea, gaur bereziki, infekzioaren larritasunaren ondorioz eta prebentzio-baliabideak ez edukitzeagatik hildako osasun-langileengatik. Horrela egin genuen joan den 28an, Lan- Istripuen eta Lanbide-Gaixotasunen ondorioz hildakoak gogorarazten genituen egunean".

Bestalde, Arabako Pentsiodunen mogimenduak baldintzak hobetzeko egiten duen lanari balioa eman zion. Bere hitzetan, "gaur egun pentsiodunak gara, atzo langile kotizatzaileak izan ginen, eta erroldatu gabeko langileak izaten jarrai-tzen badugu ere, eduki sozial eta ekonomiko handiko lana egiten jarraitzen dugu, aitite-amama-aitona-amonak biloben arretan eta zaintzan, hala nola, batez ere emakumeok, etxeko lanetan; Gobernuz Kanpoko Erakundeen jardueran, gizarte-kohesioko agente gisa, eta hainbat erakunde eta jarduera kultural eta humanitarioetan".