- Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak merkataritzari eta turismoari laguntzeko programak indartu eta birbideratuko ditu, konfinamendu fasea amaitu ondoren establezimenduak modu mailakatuan berriro irekitzen laguntzeko helburuarekin. Programa horien helburua izango da, besteak beste, negozioek langile eta bezeroen segurtasuna eta osasuna bermatzeko egin behar dituzten inbertsioetan laguntzea.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak Arabako Batzar Nagusietako agerraldian egin zuen iragarpen hori atzo, Covid-19ko pandemiari lotutako krisialdian bere sailak izan duen kudeaketa azaltzeko. Hala, Cristina Gonzálezek zehaztu zuen programa horien edukia eta diru hornidura aurrekontuak birformulatzeko lana amaitu ondoren definituko dituztela.

Programa horiek Foru Gobernuak abian jarriko duen Lurraldea Berreskuratzeko Planean sartuko dira, eta, horrela erraztuko dituzte "merkataritzaren eta turismoaren sektoreek segurtasun eta osasun publikoaren arloan datozen hilabeteetan egin beharko dituzten inbertsioak, hala nola desinfekzio planak gauzatzea, maskarak erostea, manparak erosi eta jartzea, etaabar", helarazi zuen atzo Cristina Gonzálezek. Halaber, zehaztu zuennahitaezkoa izango dela sektore horien digitalizazioa errazteko ekimen guztiei jarraipena ematea eta indartzea, eta lineako salmenta bultzatzea.

Enplegu politikei dagokienez, foru diputatuak adierazi du kontratazio sustatzeko programak eta Covid-19ko krisiak gehien kaltetutako udalerrietan ekimenak sendotzeko eta indartzeko lan egiten dutela. "Gasteizko Udalarekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatutagauzatuko dugu lan hori". Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko plantilla osatzen duten mila pertsonen kudeaketa neurriak ere zehaztu zituenCristina Gonzálezek, lau helbururekin: langileak babestea, familia eta lana bateragarri egitea erraztea, telelana ezarri eta aurrez aurreko lana murriztea, eta erakundearen zerbitzu publikoak ematen direla bermatzea. "Neurri horien artean daude, besteak beste, bitarteko telematikoen bidezko arreta lehenestea, langileen ordutegiak eta baimenak malgutzea, baimen berezi bat gaitzea birusaren aurrean arriskua duten eta 14 urtetik beherako haurrak eta adinekoak ardurapean dituzten langileentzat, eta telelaneko programa berezi bat garatzea", adierazi zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik.

Eta erantsi zuten Aldundiatik: "Horiei gehitu behar zaizkie aldundiaren bulegoen, egoitzen eta ibilgailuen desinfekzioa eta garbiketa indartzea; gel hidroalkoholikoa, maskarak eta pantailak erostea; eta unitate eta lantoki bakoitzean aurrez aurre lan egiten duten langileen %50eko gehieneko muga ezartzea, segurtasun distantzia gorde ahal izateko".

"Erraztuko ditugu merkataritzaren eta turismoaren datozen inbertsioak eta abar"

Foru diputatua