- Aste Santuan, Udaltzaingoak lau pertsona atxilotu ditu agintaritzari desobeditze larria egotzita, covid-19ko pandemiak ezarritako konfinamendu neurria ez betetzeagatik. 34, 27, 38 eta 39 urteko 4 gizon dira, eta horietako 3k hainbat salaketa zituzten arrazoi beragatik.

Azken atxiloketa joan den astelehenean izan zen, Agirrelandan jasotako dei baten ondorioz; gizon bat Valladolid kalean giltzapetutako bizikleta bat manipulatzen ari zela ohartarazi zuten. Identifikatu zutenean, beste 6 aldiz salatu zutela egiaztatu zuen, alarma-egoera arautzen duen dekretua ez errespetatzeagatik.Alarma-egoera hasi zenetik, Udaltzaingoak 11 pertsona atxilotu, 1.409 salaketa jarri eta 7.813 ibilgailu kontrolatu ditu. Bestalde, Aste Santuan, suhiltzaileek adinekoen 49 egoitza eta baliabide desinfektatu dituzte.