- Batera Zaintza Sare Herritarrak hazten jarraitzen du bere lehen astea gainditu duenean. «Orain arte egindako lana oso modu positiboan» baloratu zuten atzo Gasteizko saretik eta gaineratu zuten: «Datorkigunari aurre egiteko, ezinbestekoa da komunitate indartsu eta osasuntsu bat izatea».

Komunitate horren erakusgarri da publiko egin duten mapa, non sarea dagoeneko hiriburuko 50 gune ezberdinetan antolatuta dagoela ikus daitekeen. «Hurbiltasunak eta elkarrekiko zaintzak gure oinarri nagusiak izaten jarraituko dute datozen asteetan», adierazi zuten. Hala ere, sare herritarretik kezkaturik agertuta ziren, "lan hau egin beharko luketenak, eta ez boluntarioekin, oraindik ez direlako gurekin harremanetan jarri egoera larrietan laguntzeko orduari buruz, orain arte artatu dugun bezala eta hemendik aurrera artatuko dugun bezala", jakinarazi zuten.

Bestalde, #BateraPasa dinamika jarri du martxan Baterak. Honen helburua da gasteiztarren egunerokotasuna "modu errazago batean aurrera eramatea", adierazi zuten atzo.

Dinamika horren bitartez, datza artistek, musikariek, zumba irakasleek, musika aretoek, antzerki taldeek... ikastaroak edo ikuskizunak eskaini ditzakete online euren sare sozialetatik #BateraPasa traola jarriz. "Batera-ren kontuek deialdi horiek zabaltzeko traola bat izango da hau". Hori dela eta, Gasteizko herritar guztiei dei egin diete Bateraren parte ere izateko modu honetan anima daitezela, "egun hauetan hain baliagarria izan daitekeen modu honetan".

Horren harira, gogorarazi dute garrantzitsua dela @BateraZaindu Twitterren etiketatzea edo dinamikaren berri emateko beste modu batzuk bilatzea.

Talde hori duela astebete sortu zen, eta berehala 1500 laguntzaile lortu zituen. Whatsapp taldeen bidez egiten dute lan. Hala ere, beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak bere auzoan izena ematea, eta ez Arabako hiriburuko beste batean. Sare horren bitartez, gazteek euren elkarlana eskaintzen dute, familia ezberdinetan sor daitezkeen arazoak konpontzeko. "Garrantzitsuena pertsonen segurtasuna da, horregatik konpromisoa hartzen dugu segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartzeko. Gure esku dagoen guztia egingo dugu koronabirusaren transmisioa saihesteko" , ziurtatu zuten joan den astean.

1

Batera Sare Herritarrak bere lehen astea gainditu du. Orain arte egindako lana modu positiboan baloratu zuten atzo eta adierazi zuten: "Datorkignari ezinbestekoa da komunitate indartsua izatea".