GASTEIZ- Txerriekin egindako baso-larregintzako saiakuntza pilotu ezberdinak garatzea bultzatu dute espazio naturalaren dibertsifikazioan eta multifuntzionaltasunaren inguruan hazten ari den interesak, baita desagertzeko prriskuan dauden espezie autoktonoen kontserbaziorako estrategiek ere (agrobiodibertsitatea). Sistema hauetako elementuen lurzorua, larrea, zuhaitza eta txerria arteko interakzio ekonomikoek eta ekologikoek ekoizpen sistema konplexua agerian uzten dute eta horrekin batera, sistemaren egitura eta funtzionamenduaren ezagutzan oinarritutako kudeaketaren beharra. Testuinguru horretan, Nekazaritza ikerketa eta Garapenerako euskal erakundeak -Neiker- sortutako lehen dibulgazio jardunaldia ospatu zen atzo.

Neiker -Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Azpiegitura saileko erakunde publikoa- hauen lankidetza eta finantzaketa izan du proiekturako: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Txerrizaleok, Euskal Herriko txerrien ekoizleen elkartea. bi urteko ikerketaren emaitzak atzo aurkeztu ziren, Txerriekin egindako baso-artzaintza, sustatu beharreko praktika bat? izeneko dibulgazio jardunaldian, zeinean parte hartu zuten Jorge Garbisuk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak; Eduardo Aguinacok, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatuak; Miren Fernández de Landak, Gasteizko Udaleko Landaguneko zinegotziak, eta Leire Barañanok, Neikereko zuzendari nagusiak. Goizean zehar, txerriekin egindako baso eta artzaintza ustiapenak basoan duen ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren emaitzarik esanguratsuenak erakutsi ziren, hainbat arraza autoktono -Porco Celta, Gochu Asturcelta, Euskal Txerria, Basatxerria- eta abere zama kontuan hartuta, erregimen estentsiboan, eta fruituaren amaierako aprobetxamenduarekin, animaliak elikatzeko. "Lanak aztertu egin du Otazuko onura publikoko basoetako Quercus faginea espezieko hariztietan Euskal Txerri eta misto arrazetako txerriak hazteak ingurumenean duen inpaktua, eta, ondorioztatu duenez, Euskal Txerri arrazako txerrien presentziak lagundu egin du basoa lehengoratzen, urte bat baino gutxiagoko Quercus faginea plantuletarako, zeinak udaberrian ernamuintzen baitira; urte bat baino gehiagoko landareetarako, ordea, kopurua jaitsi egiten da artzaintzan erabilitako sailetan", azaldu zuten atzo. Eta gaineratu zuten: "Lana inguruneko baldintza, abere zama -8 txerri hektareako- eta elikadura baldintza berdinetan hazitako txerriekin egin da, eta, bazkaren baliabideei eta erantzun produktiboari dagokienez bi arrazek duten portaera baloratzeaz gain, beste aldagai batzuen artean, aztertu egingo da baita ere zuhaitzen sustrai eta enborretan egiten duten kaltea, landare komunitateen egitura, oihanpearen osagaiak eta lurraren trinkotzea eta erosio prozesuak, basoaren funtzionamenduaren adierazle moduan. Halaber, lanak gomendatzen du animaliei pentsua egunean zehar zatika eta kantitate kontrolatuan ematea, basoan bazkatu daitezen bultzatzeko: "ikusi da puntu jakin batean pentsua eta ura lortu ahal izateak animalien portaera baldintzatzen duela eta horren zuzeneko eragina da txerriak instalazio horien inguruan kontzentratzen direla denbora luzean, eta, halaber, basoak eskaintzen dituen baliabideak oso gutxi edo ia ezer ez direla aprobetxatzen", nabarmentzen dute. Proiektua bat dator baso-bazka sistemen jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoarekin. Alderdi ekonomikoan, produktibitate lortu daiteke epe laburrera (bazka), epe ertainera (animali ekoizpena) eta epe luzera (basoaren produktibitatea). Horrez gain, ekoizpenak dibertsifikatu daitezke, zura, bazka, haragia, egurra, landare apaingarriak eta sendabelarrak, perretxikoak, etab., eta horrek murriztu egiten du sistemaren arrisku ekonomikoa, jardueraren izaera multifuntzionala agerian jarriz.

Xehetasunez

Jaurnaldia. Atzoko jaurnaldian baso-larregintzako aprobetxamendua duten basoetan txerri arraza ezberdinek (Porco Celta, Gochu Asturcelta, Euskal Txerri, Basatxerri) eta erregimen estentsiboko abere-karga ezberdinek duten ingurumen inpaktuari buruzko emaitza garrantzitsuenak azaldu ziren.

Neiker. Jardunaldi hau Neikerrek egindako ikerketa baten bi urteko lanaren emaitza da. Neiker-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak -Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko erakunde publikoa da- hauen lankidetza eta finantzaketa izan du proiekturako: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Txerrizaleok, Euskal Herriko Txerrien Ekoizleen Elkartea.