Ohi baino beranduago, baina iritsi da. Joan den asteburuan hasi zen Arabako Xake Eskola Txapelketa, baina ez kategoria guztietarako. Haurrak eta kimuak izan dira lehenak, eta 15 egun barru benjaminen txanda iritsiko da, eskola-kategoria ugariena. Pandemia eta bere edukiera murriztuak izan dira hain berandu abiatzearen errudunak. Txapelketa hauek urtarrilean hasi izana da normalena, baina oraingo honetan martxora arte itxaron behar izan da. Eta ez da hau berrikuntza bakarra izan.
Edukiera kontrolatzeko beharrak leku berriak erabiltzera behartu du, eta horrela, haurrek Martintxoko egoitzan partidak jokatzen zituzten bitartean, kimuek Mendizorrotzako frontoietako gimnasioa erabiltzen zuten lehen aldiz. Benjaminen txanda iristen denean, Beti-Jaiko gimnasio hau eta federazioko gertuko bi gela beteko dituzte. Eskolar txapelketa honen etorrera arte, Arabako xake jokalariak euren ikastetxeetan trebatzen aritu dira eta batzuk Federazioak antolatu dituen teknifikazio jardunaldietan parte hartu dute. Jardunaldi hauek urrian hasi ziren eta asteburu guztietan 4 taldek ordubetez jasotzen dute prestakuntza.
Parte-hartzea Pandemiak mina egin duen arren eta kirol honetan izen emateak jaitsi diren arren, Araban xakean aritzen diren neska-mutilen kopurua garrantzitsua da. Denboraldi honetan 17 jokalari daude izena emanda haur kategorian, 55 kimuetan eta 80 benjaminetan, hamar bat ikastetxekoak, eta beste ikastetxei batzuk sartu berri dira ere, hala nola NClic. Ia guztiak Gasteizkoak dira.
Lurraldeko gainerako herrietan nabarmentzekoa da ez dagoela xakerik eskola-mailan: «Duela urte batzuk, Aldundiaren eta Vitalen programa bat zegoen, herrietako ikastetxeetan xakea sustatzen zuena», gogorarazi du Arabako federazioko presidente Jose Ramon Mariñok. «Egokia litzateke programa hura berreskuratzea eta eskualdeburuetan urtean zehar eskolak ematea eta txapelketetan parte hartzea», adierazi du. Kirol hau egiten duten nesken kopuruak gora egingo duen itxaropena ere erakusten digu. Gaur egun 23 inguru daude, guztiak benjamin eta kimuetan: «Txikienen kategorietan jolasten dira neska gehien, baina hazten doazen heinean, desagertzen dira..».
Helburuak
Joan den asteburuan hasi zen lehiaketa maiatzaren amaierara edo ekainaren hasierara arte luzatuko da. Ordura arte, zortzi txanda izango dira kimuentzat, lau haur txanda eta hamar benjamin txanda. Federazioko presidenteak azaldu digunez, asteburuko giroa ilusio eta gogo handikoa izan zen. «Kategoria horiei buruz hitz egiten dugunean, “lehiatzea” hitza gehiegizkoa da, baina beste ikastetxe batzuetako xake-jokalariekin jolastea, irabazi edo galdu, oso motibagarria da guztiontzat», azaldu du.
Ahalik eta hobekien egitea eta, txapelketaren amaieran, maiatzean Euskadiko jokoetan parte hartzeko aukera emango duen postu batean amaitzea ziren kirolariek txapelketaren hasieran markatzen zituzten helburuak. «Partidak jokatzeak eta norbanakoaren interesak bakoitzaren maila hobetzea ekarriko dute», azaldu du José Ramón Mariñok. «Haur-kategoriaraino maila da gutxienekoa, jolastu besterik ez dute egin behar». «Hobekuntza interesarekin batera etorriko da. Irrika hori baduzu, prestatuko zara, ahaleginduko zara... Egun, Interneten autoformatzeko, praktikatzeko eta ikasteko aukera dago. Benetan interesa duenak maila ona lortzeko behar adina baliabide eta material ditu eskuragai», eta bukatzeko Arabako txapelketarako helburuak honako hauek direla nabarmendu du: «Lehiatu daitezela, ondo pasa dezatela. Eta xakean bere bidea urratzeko asmoa duenak bere talentua erakuts dezala, klub batean sartuz eta haziz».
«On-line torneoak egon dira, baino jende gutxiago zegoen. Askoz hobeto jokatzen da horrela Interneten baino, baina Internetek badu abantaila bat, “tocada-movida” ez dagoela»
NoaCalasanz Ikastetxeko jokalaria
«Leku berria ondo dago, baina beste urtetan Iparraldeko bi gela betetzen genituen […] Nik erosoago jokatzen dut besteari aurpegia ikusten, bueno, erdi-aurpegia…»
NagoreCalasanz Ikastetxeko jokalaria