Arabako Foru Aldundiak lurraldeko hainbat herritan etxebizitzari buruzko hitzaldi informatiboak antolatu ditu datozen asteetarako, foru erakundea arlo horretan bultzatzen ari den baliabideak, laguntzak eta proiektuak herritarrei hurbiltzeko.

Ekimena Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun Sailaren lankidetzarekin antolatu da, eta bi foru diputatuek parte hartuko dute. Arabako sei kuadrilla zeharkatuko ditu, herritarrei irekitako saioekin.

Topaketa horietan, Etxebizitza.araba.eus webgunearen bidez eskura dauden laguntzei buruzko informazio zehatza emango da, etxebizitza-bulego berria aurkeztuko da eta Arabako Foru Aldundia Arabako herrien bizitegi-beharrei erantzuteko sustatzen ari den eraikuntza-planak ezagutaraziko dira.

Hitzaldi-erronda honekin, foru erakundeak informazio erabilgarria eta hurbila eman nahi du, zalantzak argitu eta auzotarren parte-hartzea sustatu nahi du lurraldearen etorkizunerako estrategikoa den gai batean, hau da, landa-ingurunean etxebizitza eskuratzeari dagokionez. Aldundiak saio horietara joateko deia egin die interesa duten guztiei, eskura dituzten baliabideak eta aurreikusitako jarduerak zuzenean ezagutzeko.

Hitzaldiak 18:00etan hasiko dira eta egun eta kokapen hauetan egingo dira:

  • Gorbeialdea: apirilak 15, Legutio – Ermita
  • Aiara: apirilak 22, Amurrio – Katekesi Aretoa
  • Mendialdea: maiatzaren 5ean, Maeztu – Udaletxea, Erakusketa Aretoa
  • Añana: maiatzaren 13an, Pobes – Gizarte Zentroa
  • Lautada: maiatzak 20, Agurain – Manu Yanke aretoa
  • Arabako Errioxa: maiatzaren 27an, Bilar – Erabilera Anitzeko Aretoa (Lantziego kalea, 2 – behea, 4)