Síguenos en redes sociales:

Fitch rating kalifikazio agentziak berretsi egin du Arabako Lurralde Historikoaren kaudimenaren "AA-" kalifikazioa, etorkizun egonkorrarekin

Fitchek onuragarritzat jo du Arabako Lurralde Historikoaren arriskuaren profila

Fitch rating kalifikazio agentziak berretsi egin du Arabako Lurralde Historikoaren kaudimenaren "AA-" kalifikazioa, etorkizun egonkorrarekinUtzitakoa

 Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak gaur goizean egin den Batzar Nagusien kontrolerako osoko bilkuran adierazitakoaren arabera, Fitch Ratings kalifikazio agentziak eutsi egin dio Arabako Lurralde Historikoaren kaudimenaren "AA-, etorkizun egonkorrarekin" kalifikazioari, hau da, 2025ean emandako kalifikazio maila berari 

Arabako zorraren kalitateari dagokion benetako kalifikazioa "AAA" da. Hala ere, agentziaren balioespen arauen arabera, kalifikazio hori ezin da izan Estatuari emandako maila (hau da, A) baino bi maila gehiagokoa. Ondorioz, Arabako kalifikazioa Estatukoa baino 5 maila gorago badago ere, azkenean esleitzen zaion ratinga AA- da. 

Fitchek onuragarritzat jo du Arabako Lurralde Historikoaren arriskuaren profila; izan ere, probabilitate txikia dago, diru sarreren, gastuen edo zorraren portaeraren aldetik izan litezkeen ustekabeko gertaerak direla-eta, zorraren zerbitzua (amortizazioa eta interesak) sortzen diren baliabide arruntekin ordaintzeko aukerari kalte egiteko.

Gastuei dagokienez, Fitchek baloratu du haien hazkundea diru sarrerek izandakoaren parekoa dela

Arrisku profil hori batez ere zuzeneko eta zeharkako zergetatik datozen eta BPGren hazkundeari estuki loturik dauden diru sarrera fiskal sendoen emaitza da. Gainera, Arabarako aurreikuspen ekonomiko sendoez baliatu beharko lukete diru sarrera fiskal horiek. Horrez gain, baloratu egiten da lurraldeak zerga horien elementu erabakigarrietan jarduteko duen ahalmena, beharrezkoa izanez gero, dirubilketan eragina izan dezakeena. 

GASTUAK

Gastuei dagokienez, Fitchek baloratu du haien hazkundea diru sarrerek izandakoaren parekoa dela, eta ez dela nagusiki ziklikoa, baina agerian uzten du biztanleriaren zahartzeak gastu sozialetan izan dezakeen presioa gero eta handiagoa izatea aurreikusten dela. 

Zorraren eta likideziaren alderdiari dagokionez, Fitchek ikusten du zorraren egitura kontserbadorea dela, batez besteko bizitza, 5 urtekoa baita, eta batez besteko kostu baxua, % 2 ingurukoa. Gainera, diruzaintzako saldoen kudeaketatik lortutako finantza diru sarreren bolumenak arindu egin du.

Laburbilduz, Fitchek Arabako Lurralde Historikoaren finantza autonomia eta ekonomia indartsua nabarmendu nahi ditu; izan ere, per capita BPGa % 35 handiagoa da Espainiako batez bestekoa baino eta industriaren proportzioa ere handiagoa da. Hori dela-eta, Arabako Lurralde Historikoaren egonkortasun ekonomikoa azpimarratu behar dugu.