GovTech Araba ekosistema berrikuntza publikoko erreferente gisa sendotzen jarraitzen du. Aste honetan, erronken bigarren deialdia itxi da, eta arrakasta handia izan du parte-hartzean: 35 proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte Administrazio Publikoa hobetzeko irtenbide teknologikoak eman nahi dituzten enpresek.
Hala, eta ildo horretatik jarraitoz, Arabako Foru Aldundiatik prentsa-ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, "datozen egunetan, Arabako Foru Aldundiko eta CCASAko kideek osatutako Ebaluazio Batzordeak proposamen bakoitza aztertuko du, Aldundiko Zuzendaritzek identifikatutako premiekin gehien lerrokatutako hiru irtenbideak hautatzeko", azpimarratu dute.
Ildo beretik, aipatu dutenez, enpresa finalistek erronka bakoitzaren zuzendaritzarekin batera egingo duten bileran parte hartuko dute. Bertan, beren teknologia, metodologia, proiektuaren faseak eta balorazio ekonomikoa aurkeztuko dituzte.
Elkarrizketa horien ondoren, Batzordeak erronka bakoitzaren enpresa irabazlea aukeratuko du, eta lau hilabeteko proiektu pilotu bat garatzeko aukera izango du, Aldundiarekin lankidetzan.
Bigarren edizio honek berretsi egiten du eraldaketa digitalarekiko konpromisoa, lankidetza publiko-pribatua eta Arabako ekosistema ekintzailea indartzea
PROGRAMA
Programaren lehen edizioak, 2024an egin zenak, bost erronka estrategiko abiarazi zituen, eta emaitza oso positiboekin amaitu zen, Aldundiaren barruan funtsezko apustu gisa garatzen jarraitzen diren proiektuekin. Bigarren edizio honek berretsi egiten du eraldaketa digitalarekiko konpromisoa, lankidetza publiko-pribatua eta Arabako ekosistema ekintzailea indartzea, ondorioztatu dute azkenik.