Arabako Foru Aldundiak 35 proposamen baino gehiago jaso ditu GovTech Araba 2025 erronken bigarren deialdian
Enpresa finalistek erronka bakoitzaren zuzendaritzarekin batera egingo duten bileran parte hartuko dute. Bertan, beren teknologia, metodologia, proiektuaren faseak eta balorazio ekonomikoa aurkeztuko dituzte
GovTech Araba ekosistema berrikuntza publikoko erreferente gisa sendotzen jarraitzen du. Aste honetan, erronken bigarren deialdia itxi da, eta arrakasta handia izan du parte-hartzean: 35 proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte Administrazio Publikoa hobetzeko irtenbide teknologikoak eman nahi dituzten enpresek.
Hala, eta ildo horretatik jarraitoz, Arabako Foru Aldundiatik prentsa-ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, "datozen egunetan, Arabako Foru Aldundiko eta CCASAko kideek osatutako Ebaluazio Batzordeak proposamen bakoitza aztertuko du, Aldundiko Zuzendaritzek identifikatutako premiekin gehien lerrokatutako hiru irtenbideak hautatzeko", azpimarratu dute.
Ildo beretik, aipatu dutenez, enpresa finalistek erronka bakoitzaren zuzendaritzarekin batera egingo duten bileran parte hartuko dute. Bertan, beren teknologia, metodologia, proiektuaren faseak eta balorazio ekonomikoa aurkeztuko dituzte.
Elkarrizketa horien ondoren, Batzordeak erronka bakoitzaren enpresa irabazlea aukeratuko du, eta lau hilabeteko proiektu pilotu bat garatzeko aukera izango du, Aldundiarekin lankidetzan.
Bigarren edizio honek berretsi egiten du eraldaketa digitalarekiko konpromisoa, lankidetza publiko-pribatua eta Arabako ekosistema ekintzailea indartzea
PROGRAMA
Programaren lehen edizioak, 2024an egin zenak, bost erronka estrategiko abiarazi zituen, eta emaitza oso positiboekin amaitu zen, Aldundiaren barruan funtsezko apustu gisa garatzen jarraitzen diren proiektuekin. Bigarren edizio honek berretsi egiten du eraldaketa digitalarekiko konpromisoa, lankidetza publiko-pribatua eta Arabako ekosistema ekintzailea indartzea, ondorioztatu dute azkenik.
Temas
Más en Araba
-
Aisialdi eta kirol jarduerak datorren astelehenean hasiko dira Gasteizko Mendizorrotzen eta Gamarran
-
Una placa recordará que el edificio del museo de Bellas Artes se construyó con dinero esclavista
-
BNI Aurrera Araba celebra diez años de impulso al tejido empresarial homenajeando a sus fundadores
-
BNI Aurrera Araba celebra su 10º aniversario impulsando el negocio local