Arabako Aldundiak 153 prestakuntza ikastaro eskainiko ditu lurraldeko enpresek eskatutako arloetan
Arabako enpresek eskatutako ezagutzei eta trebetasunei buruzkoak dira
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak 153 prestakuntza ikastaro eskainiko ditu pertsona aktiboen eta, batez ere, langabeen lanbide kualifikazioa hobetzeko. Ikastaroek 1.658 plaza dituzte, eta Arabako enpresek eskatutako ezagutzei eta trebetasunei buruzkoak dira.
Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak eta Felipe Garcia arloko zuzendariak aurkeztu dute astelehen honetan enplegurako 2025eko prestakuntza eskaintza.
Programa Arabako eskualde eta udalerrietara eramateko egin den ahalegina nabarmendu dute. "Ikastaro gehienak Gasteizen emango dira, baina kopuru handi bat, 58 zehazki, Arabako beste herri batzuetan", zehaztu du foru diputatuak.
Programak 750.000 euroko aurrekontua du, eta aurrez aurreko ikastaroak eskainiko ditu. Edonola ere, aurrez aurrekoak ez diren formatuak ere erabili ahal izango dira, "ordu prestutasun mugatua duten pertsonei ikastaroak egitea ahalbidetzeko, bizi diren lekuan bizi direla".
Lehen sektorearekin eta etxeko laguntzarekin lotutako ikastaroak ere badaude, bai eta biologia molekularrari eta mikrobiologiari eta beste arlo batzuei buruzkoak ere, hala nola ostalaritzari eta ibilgailu elektrikoen konponketari eta mantentzeari buruzkoak
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak bi deialdiren bidez finantzatuko ditu enplegurako prestakuntza ikastaroak: bat, orokorra, ia 630.000 euroko zuzkidura duena eta prestakuntza zentroei eta irabazteko asmorik gabeko unibertsitate eskola eta fakultateei zuzendua, eta bestea, espezifikoa, 122.000 euroko zuzkidura duena eta kuadrillei zuzendua.
PRESTAKUNTZA
Enplegurako prestakuntza programaren ezaugarrietako bat sartzeko erraztasuna da: ikastaroen %90etik gora doakoak dira, eta gainerakoen kostua 15 eta 175 euro artekoa da. Ikastaro gehienak irailetik aurrera hasiko dira ematen eta 10 eta 100 ordu arteko iraupena izango dute.
Arabako ekoizpen sarearen eskariekin eta premiekin lotutako hainbat lanbide arlori buruzko ikastaroak dira. Bereziki nabarmentzen dira industriaren sektoreekin lotutakoak eta, zehazki, automobilgintzarekin, logistikarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta birgaikuntzarekin zerikusia dutenak.
Lehen sektorearekin eta etxeko laguntzarekin lotutako ikastaroak ere badaude, baita biologia molekularrari eta mikrobiologiari eta beste arlo batzuei buruzkoak ere, hala nola ostalaritzari eta ibilgailu elektrikoen konponketari eta mantentzeari buruzkoak.
Temas
Más en Araba
-
Sigue la huelga de los jardineros de Vitoria-Gasteiz tras el rechazo sindical a la oferta de Trabajo
-
Aiaraldea da el pistoletazo de salida este viernes a Urmuga, que culminará el 31 de julio en Santa Grazi
-
Álava destinará 34 millones a la construcción y explotación de una planta de compostaje
-
Dos detenidos en Vitoria por pelearse con un hombre al que ofrecieron drogas y se negó