Arabako Aldundiak idazkaritza tekniko bat sortuko du Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea dinamizatzeko
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak idazkaritza tekniko bat sortuko du aurten, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea dinamizatzeko, txakolinaren enoturismoa kudeatzeko eta balioesteko tresna gisa, eta eskualdeko upeltegiak, ostatuak, jatetxeak eta tokiko merkataritza sustatzeko eta merkaturatzeko.
Cristina Gonzalez Arabako lehenengo diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak asteazken honetan egin die iragarpena Aiaraldeko upeltegi, gaztategi, ostatu, jatetxe, saltoki eta museoetako ordezkariei, txakolinaren ibilbideari buruzko azterlan-diagnostiko baten aurkezpenean.
Orobat, Iñigo Pinedo Aiarako Kuadrillako lehendakaria eta Laudio, Amurrio, Artziniega, Okondo eta Aiarako udaletako ordezkariak ere egon dira ekitaldian.
Gonzalezek azaldu duenez, idazkaritza teknikoak "Aiaraldeko upategi, ostatu, ekoizle, jatetxe, merkataritza eta kultura erakundeen eskutik lan egingo du, Txakolinaren Ibilbideari kudeaketa egitura egonkorra emateko eta eskualdeko eskaintza enoturistikoa sustatzeko eta merkaturatzeko eginkizunetan entitate hori indartzeko eta dinamizatzeko".
Txakolinaren Ibilbideak "potentzial handia" duela nabarmendu du, "ingurune idilikoetan kokatutako upeltegi desberdin eta elkarren osagarriak, kalitatezko tokiko ekoizleak, ondare natural eta historiko aberatsa eta lehen mailako museo eta kultura eskaintza" aipatuz.
"Erronka da baliabide horiei balioa ematea eta kalitatezko eskaintza enoturistikoa eta lehiakorra garatzea, eta idazkaritza teknikoa, tresna bat izateaz gain, aukera bat ere bada sektore pribatuak eta erakundeek horri ekiteko", gaineratu du.
Temas
Más en Araba
-
Txapelgym Emakumezkoen Gimnastika Artistikoko Nazioarteko Txapelketak 32 klubetako 700 gimnasta bilduko ditu Gasteizen
-
Errekaleor Bizirik convoca esta tarde una protesta contra la "agresión racista" en URSSA y EGA
-
Gazte Hitzak 2026 literatur lehiaketaren sariak banatuko dira larunbatean Gasteizko Montehermoson
-
Amurrio prueba un taxi a demanda para que sus concejos acudan al mercado semanal