Arabako Museoen Foru Sareak bisita gidatu tematikoak antolatu ditu uztailaren 30 eta 31rako eta abuzturako (astelehenetan izan ezik), familia osoari zuzenduta, Arabako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Bisita gidatuak 12:00etan izango dira, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe

Bisita gidatuak 12:00etan izango dira, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, gehienez ere 20 laguneko taldea osatu arte. Hala ere, badago bisita gidatuak aurretik hitzordua hartuz ituntzeko aukera (museo bakoitzera deituta), prestasunaren arabera.

"Pizgarri bat dira, bai gure museoak behin baino gehiagotan bisitatzen dituztenentzat, bai lehenengo aldiz bisitatzen dituztenentzat", esan dute Arabako Foru Aldundiatik

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak esan duenez, bisita gidatu tematikoak "pizgarri bat dira, bai gure museoak behin baino gehiagotan bisitatzen dituztenentzat, bai lehenengo aldiz bisitatzen dituztenentzat, karteletan azaldutako informazioaz gain, ezagutza trukatzen baita gaian adituak direnekin, eta bisita esponentzialki positiboago bihurtzen da horrela".

Modu honetan, uztailaren 30ean eta abuztuaren 13, 20 eta 27an Arabako Arte Ederren Museora izango dira bisita gidatuak; uztailaren 31n eta abuztuaren 14, 21 eta 28an, Natura Zientzien Museora; abuztuaren 1, 22 eta 29an, Arabako Arma Museora; abuztuaren 2 eta 23an, BIBAT Fournier Karta Museora, eta abuztuaren 16 eta 30ean BIBAT Arkeologia Museora. Era berean, abuztuko larunbat eta igandeetan Iruña Veleia bisitatu ahalko da.