Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du San Prudentzio Adinekoei Laguntzeko Zentro Integraleko (ALZI) bi solairutako komun geriatrikoak erabat zaharberritzeko eta eraikinaren sarrera nagusian dagoen patioa hobetzeko lanak esleitzeko kontratazio-espedientea. Lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa izango da, eta kostua a 179.391 eurokoa.

Komun geriatrikoei dagokienez, banaketan aldaketak egitea aurrez ikusi dute. Hala, espazio garden bakarra izateari utzi eta egokitutako komun-aurre, egokitutako bainugela eta egokitu gabeko bainugela bana izango lituzke. Toki horietan guztietan, zoru, alikatatu eta sabai berriak jarriko dituzte. Bestalde, iturgintzako eta saneamenduko instalazioak berrituko dituzte, elektrizitatekoez gain (luminaria berriak jarriko dituzte). Beroketa-sistemari dagokionez, instalazioa aldatuko dute erradiadore berriak jarri ahal izateko.

Patioaren eremuan, asfaltoa zulatuko dute San Prudentzio Adinekoei Laguntzeko Zentro Integraletik gertu dauden bi zuhaitzen txorko eremua handitu eta berriro patioko gainerako guneetan dagoenaren antzekoa den baldosarekin zolatzeko. Sartzeko eskailerako eta arrapalako hormigoizko eremuetan ere lanak egingo dituzte ingurunea hobetu ahal izateko.

Gizarte Politiken zinegotziaren, Raimundo Ruiz de Escuderoren, hitzetan, “San Prudentzio ALZIko erabiltzaileek erosotasun- eta segurtasun-baldintza hobeak dituzten instalazioez gozatzeko aukera izango dute barnealdean zein kanpoaldean”.

Lan horiek egiteko lehiaketara zortzi enpresa aurkeztu dira eta enpresa esleipenduna Mispe Proyectos y Construcciones izan da.