Hobekuntza lanen ondorioz, A-3114 errepidean zirkulazioa etengo da, Maeztu eta Leortza artean
a, bide horretako kilometro erdiko tartean zirkulazioa eten beharra egongo da bihartik uztailaren 12ra arte
Maeztu eta Leortza artean A-3114 errepidea hobetzeko lanak direla-eta, bide horretako kilometro erdiko tartean zirkulazioa eten beharra egongo da gaurtik uztailaren 12ra arte. Eremu horretan, eraginpeko biztanleguneen arteko lotura bermatuta geratuko da ibilbide alternatiboen bidez.
Joan den abenduan hasi zen A-3114 errepidea egokitzeko proiektua egikaritzen, errepidearen segurtasuna indartzeko xedez. Horretarako, honako lanak egingo dira: galtzada zabaldu, bihurgune arriskutsuak kendu, Leortzan espaloi berriak eta oinezkoentzako ibilbide seguruak sortu eta Aletxarantz doan A-4145 errepidearekiko bidegurutzea hobetu.
Esku hartzearen barruan sartzen da, halaber, bi zubi berri eraikitzea, bata, Berron ibaian, eta, bestea, Igorin ibaian (Elortzako zubia). Horrela, egungo azpiegituren ahalmen hidraulikoa nabarmen hobetuko da.
Hain zuzen ere, zubi horietako lehenengoa eraikitze lanak direla-eta, trafikoa moztu beharra dago 25,890 KP-aren (Maeztun, A-132 errepidearekiko bidegurutzearen inguruan) eta 26,420 KP-aren (Maezturekin lotzen duen hiri bidearekiko bidegurutzearen inguruan) artean, 2024ko otsailaren 29tik uztailaren 12ra bitartean (4,5 hilabete).
Sarbideak honela bermatzen dira:
Maeztun, A-3114 eta A-132 errepideen arteko lotura bermatuta dago ibilgailu arinentzat, Errota kaletik eta Vasco Navarro Trenbidearen kaletik igarotzen den ibilbide alternatiboaren bidez. Bide hori Maeztu herriko hiri bideari dagokio, eta A-3114 errepidea (26+450 KPren parean) lotzen du A-132 errepidearekin (26+650 KPren parean).
Desbideratze hori ez da bideragarria ibilgailu astunentzat, eta, beraz, beste desbideratze bat proposatzen da ibilgailu astunentzat.
Ibilgailu astunentzako desbideratzea, funtsean, proposatzen da Arraia-Maeztuko udalerrian dagoen Laminoria harrobira sartzeko edo bertatik irteteko Maeztun A-132 eta A-3114 errepideen arteko bidegurutzea erabiltzen duten kamioientzat. Desbideraketa Egiletatik, hain zuzen, A-132 eta A-3112 errepideen arteko bidegurutzetik, hasten da, A-3112 errepidetik jarraitzen du, A-3110 errepidearekiko bidegurutzeraino, Dulantziko herriaren inguruan, azken hori hartuta Jauregiko herriraino. Han, Laminoriako errepidetik iritsiko da, harrobira eramateko.
Gainera, A-3114 errepidera A-2128 errepidetik sartzen den ibilgailu astun oro, A-3114 errepidetik A-132 errepidera sartzeko, Santikurutze Kanpezuraino desbideratuko da.
Desbideratze horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira.
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak toki erakunde guztiei eman die trafikoa etetearen eta desbideratze alternatiboen berri.
Temas
Más en Araba
-
Aisialdi eta kirol jarduerak datorren astelehenean hasiko dira Gasteizko Mendizorrotzen eta Gamarran
-
Una placa recordará que el edificio del museo de Bellas Artes se construyó con dinero esclavista
-
BNI Aurrera Araba celebra diez años de impulso al tejido empresarial homenajeando a sus fundadores
-
BNI Aurrera Araba celebra su 10º aniversario impulsando el negocio local