Arabako Errioxako ardoak aintzatesteko publizitate kanpaina abiatu du Jaurlaritzak
Jatorriari erreparatzen dioten kontsumitzaileei orientazioa eman nahi zaie
Eusko Jaurlaritzako Arabako Errioxako ardoak aintzatesteko publizitate kanpaina bat jarri du martxan, Hazi Fundazioaren bitartez, Arabako Errioxa'aipamena duten ardoak identifikatzeko. Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena leloaren bidez, jatorriari erreparatzen dioten kontsumitzaileei orientazioa eman nahi zaie, kalitatea eta bikaintasuna bermatzen baititu.
Gaur egun Arabako Errioxan dauden 190 upategi merkaturatzaileetatik 115ek eskatu dute Arabako Errioxa aipamena etiketetan sartzea, eta gehienak dagoeneko erabiltzen ari dira, Hazi Fundaziotik jakinarazi dutenez.
Publizitate kanpaina telebistan, kanpoko publizitatean, irratian, prentsa digitalean eta sare sozialetan oinarrituko da, jendeak Arabako Errioxako ardoak etiketaren bidez identifika ditzan, eta martxoaren 10era bitarte egingo da.
Egoera ekonomiko global konplexuaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzak laguntza finantzarioko hainbat lerro eskaintzen dizkie Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko enpresei, besteak beste, sustapenari eta komunikazioari ematen zaion laguntza.
Hain zuzen ere, 2024an 1,5 milioi euro bideratuko ditu komunikazio kanpainak egitera, Basque Wine Office bulegoaren bidez garatuko diren beste sustapen ekintza batzuk egitera eta azoketara joatera.
Hazi Fundazioaren arabera, baldintza bio-klimatiko bereziak, milaka urteko historia, Erdi Aroko kultur eta arkitektura ondare paregabea eta bodega historiko eta berritzailez osatuta izatea dira Euskadiko ardogintza sektorearen ezaugarri nagusiak.
Temas
Más en Araba
-
Aisialdi eta kirol jarduerak datorren astelehenean hasiko dira Gasteizko Mendizorrotzen eta Gamarran
-
Una placa recordará que el edificio del museo de Bellas Artes se construyó con dinero esclavista
-
BNI Aurrera Araba celebra diez años de impulso al tejido empresarial homenajeando a sus fundadores
-
BNI Aurrera Araba celebra su 10º aniversario impulsando el negocio local