Arabako Bertsolari Txapelketaren 16. edizioko lehen finalaurrekoa jokatuko da larunbatean, otsailaren 24an, Aramaion, eta saioan sei bertsolarik parte hartuko dute. Sarrerak www.bertsosarrerak webgunean daude salgai, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Txapelketako bigarren faseko lehenengo saioa izango da Aramaiokoa, eta hurrengo larunbatean jokatuko da bigarrena, Dulantzin. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da martxoaren 16an Gasteizko Printzipal antzokian jokatuko den finalera.
Bada, Aramaioko Kultur Etxean izango da lehen finalerdia, 17:30ean hasita, eta Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz), Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio) eta Unai Anda Delika (Ametzaga) izango dira oholtza gainean. Gai emaile lanetan Etxaun Otaño Zinkunegi arituko da.
Gai emailea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Ekaitz Samaniego 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Eli Zaldua eta Iñaki Viñasprerekin batera).
-Eli Zaldua 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Ekaitz Samaniego eta Iñaki Viñasprerekin batera).
-Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa.
-Manex Agirre 2000ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan zen, 2020an Peru Abarrategirekin batera "Izenbakuek" taldean. Euskal Herriko 2013 eta 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun.
-Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Manex Agirrerekin batera) eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da.