Síguenos en redes sociales:

Adimen artifiziala Gasteizko semaforoetara iritsi da

Adimen artifiziala Gasteizko semaforoetara iritsi daUtzitakoa

2024ko hasieran iritsiko da Gasteizera “Green light” proiektua, adimen artifizialaren bidez zirkulazioaren arintasuna hobetzeko esperientzia pilotua. Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Google-rekin adostutako hitzarmenari esker, enpresa hori garatzen ari den AAk hiriko zirkulazioa aztertuko du. Ondoren, semaforoen erregulazioan aldaketak egiteko proposamenak egingo ditu koordinazioa hobetu eta, ahal den neurrian, itxarote-denborak gutxitu ahal izateko.

Hiriko bidegurutzeetako geralekuetan igorritako negutegi-efektua duten gasak 29 aldiz ugaritzen dira abian den zirkulazioak sortzen duen kutsadurarekin alderatuta. Arazo hori arintzeko asmoz, Google Maps eta Waze aplikazioen erabilerak sortzen duen datu-bolumena aztertzen da, geldialdi handieneko goiko datuak detektatuz eta puntu horietan zirkulazioa arintzeko proposamenak jasoz. Bidegurutzeen multzo batean gomendioak aplikatzeak “semaforo berdeen uhina” izenekoa sor dezake. Horrek hobekuntza nabarmena ekarri ohi du ibilgailuen joan-etorrian.

Dagoeneko “Green light” proiektuko kideak dira hiri hauek: Rio de Janerio, Seattle, Hanburgo, Bangalore, Budapest edo Manchester. Egindako proben arabera, ibilgailuak gelditzean eta arrankatzean sortzen diren isuriak % 30 gutxitu dira eta, gainera, bidegurutzeetan sortutako kutsadura osoa % 10 murriztu da. Aurrez ikusitakoaren arabera, AAren proposamenen bidez orain arte egindako aldaketei esker, erreketako ibilgailuetan hilero egindako 30 milioi joan-etorri baino gehiago dira eraginkorragoak.

“Green light” proiektuaren abantaila nagusietako bi dira ezartzeko bizkortasuna eta kosturik gabe egiteko eskaintzen duen aukera. Orain arte, zirkulazioarekin lotutako informazioa biltzeko sistema tradizionalek ibilgailuak neurtzeko tresnak eta sentsoreak erabili izan dituzte eta emaitza horiek azterketa neketsuagoa eskatzen dute.

“Semaforoen denborak erregulatzeko garaian eragina duten faktoreak ugari dira. Hala, honako hauek hartu behar dira kontuan adibidez: garraio publikoak lehentasuna duela, oinezkoentzako sakagailurik badagoen edo zirkulazio-dentsitatean gertatzen diren aldaketak, egunaren une jakin bakoitzaren arabera. Hori guztia dela eta, kasu batzuetan zaila izaten da hobetzeko tartea topatzea, baina adimen artifizialak semaforoen erregulazioa aldatuta zirkulazio arinagoa lortzen lagun diezagukeen tokietan, proposamen horiek aplikatuko ditugu”, adierazi du Segurtasunaren eta Trafikoaren zinegotziak, Iñaki Gurtubaik.