Blas Arratibel lehiaketak Euskadiko eta Trebiñuko artisau lan onenen ezagutza egingo du
Lehiatuko diren lanak urriaren 25ean, 26an eta 27an aurkeztu beharko dira BIBAT Museoan
2023ko Blas Arratibel artisautza lehiaketak, aurten ere, Euskadiko eta Trebiñuko konderriko artisauen lanik onenak aintzatetsiko ditu, bi kategoriatan: lehenengoa, artisau izaera aitortua duten pertsonentzako, eta, bigarrena, profesional gisa erregistratuta ez daudenentzako bakarrik. Sari horiek eskuratu nahi dituztenek urriaren 25ean, 26an eta 27an aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak BIBAT museoan.
Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak lehiaketa horren deialdia egin du, artisau jarduera bultzatzeko, talde hau osatzen dutenen artean ezagutza eta esperientzia trukea sustatzeko, eta tokiko kultura eta tradiziozko lanbideen transmisiorako funtsezko sektore baten lanari balioa emateko. Lehiaketaren hogeita hamazazpigarren edizioa izango da aurten.
Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Trebiñuko Konderriko artisauentzat dago zabalik, bi kategoriatan: lehenengoa, artisau izaera aitortua duten pertsonentzat; eta bigarrena, jarduera horretan hasten ari diren eta izaera profesional hori aitortua ez dutenentzat bakarrik. Bi kategoria horietan, pieza tradizionalak nahiz sortu berriak eta izaera berritzaileagoa dutenak onartzen dira.
Lehenengo kategorian 3.500 euroko saria emango da, eskudirutan, eta bigarrenean 1.500 eurokoa. Irabazleek, gainera, Blas Arratibelen busto bat, alabastro erretxinaz egina, jasoko dute ezagutza moduan.
2003ko Blas Arratibel artisautza lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 25ean, 26an eta 27an aurkez ditzakete beren lanak, 10:00etatik 14:00etara, Gasteizko Aiztogile kalean dagoen BIBAT Museoan. Lehiaketako piezak museo horretan bertan erakutsiko dira 2023ko azaroaren 14tik 2023ko abenduaren 10era bitartean.
Temas
Más en Araba
-
Los aviones del aeropuerto de Foronda posan para las cámaras
-
Quejas en el buzón ciudadano por conductas incívicas en las piscinas de Gamarra y Mendizorroza
-
Detenido un hombre en Legutio por agredir a su pareja
-
Investigan la agresión a una persona que llevaba la camiseta de la selección española en fiestas de Aranbizkarra