Vital Araban zehar kultura Lurraldeko txoko guztietara eramateko Vital Fundazioaren ekimenak zortzi emanaldiren eskutik emango amaiera uztaileko programazioari Arabako zazpi udalerritan. Ostiraletik hasita, gaur arte,musikaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Izarra, Zalduondo (hitzordu bi), Berantevilla, Leza, Ribabellosa, Eltziego eta Navaridasen.

Hala, gaur, La famiglia Toronbole taldeak Navaridaseko erabilera anitzeko aretora eramango du bere ikuskizuna (19:30ean). Familia hori "di la Italiatik" dator misio sekretu bat helburu, eta bitartean, bere umore mediterraneoa erabiliko du publikoari gozarazteko, magiaz eta txotxongilo dibertigarriz betetako benetako antzerki ibiltari baten eskutik. 21:00etan, Eltziegoko Luis Aldazabal plaza nagusian, berriro ere Kaktus DJak dantza eta jauzi eginaraziko die bertaratu direnei, bere koreografien eskutik.

 Vital Araban zehar programak XIX. edizioa beteko du uda honetan eta 106 emanaldi eskainiko ditu, Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 69 herritan (67 Araban eta bi Trebiñun). Ekimen kultural hau sortu zenetik Lurralde Historikoko udalerri guztietara (Gasteizera izan ezik, proposamenetik kanpo geratu baita) eta Trebiñuko Konderriko udalerri bietara iritsiko den bigarren aldia da. Udalek erakutsitako askotariko zaletasunei erantzutea du helburu eta, aldi berean, Arabako talde nahiz artistei aukerak eskaintzea. 

Bestalde, atzoko azken emanaldia Ribabellosan izango da, Bapatean Zirkoren Adabaki antzezlanaren eskutik. San Martin plazan izango da, 20:30etik aurrera, nazioarteko hizkuntzan egiten den clown ikuskizun hori: keinua. Pailazo bi horien jokoak emozioz, ikaraz, kolpez eta magiaz betetako unibertso batera eramango du publikoa, non garrantzitsuena ez den istorioa, bien arteko harremana eta euren korapiloak baizik. Egunkarien, piloten, maleten eta adabakien artean, sorpresaz eta ikaragarrizko umorez betetako mundu batera eramango dituzte ikusleak.