Ez dago udarik herriko festarik gabe, ez herriko festarik Jaibus Vital gabe. Vital Fundazioaren ekimen horrek Lurraldeko jai garrantzitsuenetarako joan-etorri seguruak jartzen ditu Arabako gazteen eskura. Oraingo honetan, abuztuaren 5ean, larunbata, Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko Gasteizera hurbildu nahi dutenek bost ibilbide izango dituzte aukeran. Irteerak 22:30ean izango dira, Moreda, Lapuebla de Labarca, Ekora, Amurrio eta Laudiotik, eta autobusak hogei bat udalerritatik igaroko dira. Hiriburutik itzulera igandeko 7:30ean izango da.
Txartelak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez erreserbatuko dira, aste honetatik hasita, abuztuaren 2ra arte. Bidaia-txartelen prezioa 3 eurokoa da, joan-etorrirako. Edozein informazio behar dutenek Jaibus Vital linean eska dezakete (945 203 459), 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Andre Maria Zuriaren jaietarako ibilbideak (Gasteiz)
Larunbata, abuztuak 5
Errioxa 1: Moreda Araba-Oion-Ribabellosa-Gasteiz
Errioxa 2: Lapuebla de la Labarca-Eltziego-Mañueta-Eskuernaga-Samaniego-Bastida-Buradon Gatzaga-Gasteiz
Errioxa 3: Iekora, Lantziego-Bilar-Guardia-Zambrana-Berantevilla-Armiñón-Aragantzon-Gasteiz
R4: Amurrio--Gasteiz
R5: Laudio-Gasteiz
Abuztuko beste jai batzuk
Baina, abuztuko ospakizunak Araban ez dira Andre Maria Zuriaren jaietara mugatzen, eta Lurraldeko beste hainbat herritan ere herriko jaiak ospatzen dira hilabete honetan. Jaibus Vitalek helmuga berriak antolatu ditu aurten, eta, ohiko ibilbideetan, aurreko edizioetan antzemandako beharretara egokitutako geldialdiak gaitu ditu.
Ibilbide horietarako izena emateak ere gaur irekiko dira eta ibilbidearen aurreko eguneko 13:00ak arte formalizatu ahal izango dira, leku bitan izan ezik Bastidan (abuztuaren 2ko 19:00ak arte) eta Langraiz Okan (abuztuaren 12ko 13:00ak arte).
Abuztuak 5– Bastida
§ R1: Kripan-Lantziego-Bilar-Guardia-Navaridas-Leza-Samaniego-Bastida
§ R2: Moreda Araba-Oion-Lapuebla de Labarca-Eltziego-Mañueta-Eskuernaga-Bastida
Abuztuak 11 - Villanañe
R1: Zambrana-Berantevilla-Ribabellosa-Komunioi-Zubillaga-Fontecha-Larrazubi-Bergonda-Bachicabo-Espejo-Villanañe
R2: Gesaltza Añana-Tuesta-Villanañe-Bóveda-Tobillas-Corro-Gurendes-Uribarri Gaubea-Villanañe
Abuztuak 14 – Langraiz Oka
R1: Espejo-Tuesta- Gesaltza Añana -Paul-Pobes-Subijana-Morillas-Mandaita-Olabarri- Langraiz Oka
R2: Buradon Gatzaga-Zambrana-Berantevilla-Ribabellosa-Estavillo-Armiñón-Manzanos-Burgeta-Argantzon- Langraiz Oka
Abuztuak 19 - Buradon Gatzaga
R1: Eltziego-Guardia-Páganos-Leza-Samaniego-Bastida- Buradon Gatzaga
R2: Langraiz Oka-Aragantzon-Burgeta-Manzanos-Estavillo-Armiñón-Ribabellosa-Berantevilla-Zambrana- Buradon Gatzaga
Abuztuak 19– Espejo
R1: Langraiz Oka -Olabarri-Mandaita-Subijana-Morillas-Pobes-Paul- Gesaltza Añana -Tuesta-Espejo-Fontecha-Larrazubi-Bergonda-Bachicabo-Espejo
R2: Bóveda-Tobillas-Corro-Gurendes- Uribarri Gaubea -Villanañe-Villamaderne-Espejo
Abuztuak 19– Moreda Araba
Samaniego-Leza-Páganos-Guardia-Elvillar-Kripan-Lantziego-Binasperi-Iekora-Oion-Moreda Araba
Abuztuak 26– Oion eta Lapuebla de Labarca
R1: Bastida-Eskuernaga-Mañueta-Eltziego-Lapuebla de Labarca-Oion
R2: Samaniego-Leza-Páganos-Guardia-Lapuebla de Labarca-Oion
Abuztuak 26– Olabarri
Espejo-Tuesta- Gesaltza Añana -Paul-Pobes-Subijana-Morillas-Mandaita-Olabarri- Argantzon - Langraiz Oka - Olabarri
Abuztuak 26– Iekora
Guardia-Bilar-Lantziego-Binasperi-Iekora- Moreda-Oion-Iekora
Abuztuak 26 - Ribabellosa
R1: Gesaltza Añana -Tuesta- Uribarri Gaubea -Villanañe-Villamaderne-Espejo-Bergonda-Larrazubi-Fontecha-Zubillaga-Komunioi-Ribabellosa
R2: : Langraiz Oka -Argantzon-Burgeta-Manzanos-Estavillo-Armiñon-Zambrana-Berantevilla-Ribabellosa