Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak aurreratu duenez, Gasteizko eta Euskal Autonomia Erkidegoko tenperatura maximoaren graduak pixkanaka igo egingo dute aste honetan.

Gaur, hain zuzen ere, 24 gradu arte igoko dira hirian eta egun eguzkitsu bat izango da. Hala, astelehenean giro lasaia espero dugu. Ipar partean ostarteak izango ditugu eta hegoaldean eguzkitsu egongo da goizean goizetik gauera arte. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea suabe ibiliko da eta tenperatura maximoak igandekoak baino 2-4 gradu altuagoak izango dira.

 Astelehenean eta, bereziki, asteartean, presio altuek indarra galduko dute, hodeiak gutxitu egingo dira eta tenperatura asko igoko da, bereziki asteartean. Aldiz, asteazken edo ostegunetik aurrera baliteke iparraldeko haizea nabarmentzea, "beraz hodei gehiago izango genuke", tenperatura jaitsi eta euria ere egin dezake Kantauri isurialdeko zenbait lekutan. 500 hPa-eko mailan hego-mendebaldeko fluxua nagusituko da. 850 hPa-eko mailan asteburuan iparraldeko haizea nagusituko da eta Atlantikotik aire masa freskoagoa iritsiko zaigu. Astelehenetik aurrera, eta batez ere asteartetik aurrera, baliteke iparraldeko haizeak indarra galtzea eta Iberiar penintsularen barnealdetik aire masa nabarmen beroagoa iristea, 20 gradutik gorako tenperaturarekin. Horrek tenperatura asko igoaraziko luke, batez ere barnealdean. Hala eta guztiz ere, asteazken edo ostegunetik aurrera baliteke iparraldeko haizea indartzea, eta horrela bada, aire masa beroa hegoalderantz mugituko litzake. Asteburuan tenperatura maximoak 22-25 gradu artekoak izango dira. Astelehenetik aurrera igotzen hasiko dira, batez ere Mediterraneo isurialdean, eta asteartea asteko egunik beroena izan daiteke, 30 gradutik gorako tenperaturarekin barnealdean. Tenperatura minimoak suabeak izango dira, 15-18 gradu ingurukoak Kantauri isurialdean eta 12-15 gradu ingurukoak Mediterraneo isurialdean. Olatuen altuera adierazgarria 1-1,5 m ingurukoa izango da, baina astelehenetik aurrera txikiagoa.