Gaur tenperatura altuak itzuliko dira eta beroa ia egun osoan Arabara. Horrela, Arabako igerilekuak eta urtegiak ehunka gasteiztarren babesleku izango dira. Goizeko zazpietatik gaueko zortziak arte eguzkia izango da batez beste 28-30 graduko tenperaturan, Euskal Metereologia Agentziatik Euskalmetetik iragarri dutenez gaurko.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, gaur bero handia egingo du. Giro argia nagusituko da, baina erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk ager daitezke. Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta horren laguntzaz, tenperatura asko igoko da. Euskadin, beroenak 35-36 gradu artekoak izango dira, itsasertzean izan ezik; bertan 30 graduren bueltan geratuko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, eta kostaldetik barnealdera, ipar-mendebaldeko haizea sartuko da eta tenperatura jaitsaraziko du.

Bihar tenperatura asko jaitsiko da eta maximoak ostiralekoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira. Fronte hotz baten ondorioz, goizetik aurrera zerua lainotuta egongo da kostaldean; orduak igaro ahala hodeiak barnealdera ere hedatuko dira eta euria egingo du tarteka. Ebro bailaran zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da. Azkenik, igandean, zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu, ipar partean bereziki. Euri txikia edo zirimiria egingo du, probabilitate handiagoarekin eta sarriago Kantauri isurialdean. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; goizaldean eta goizean goiz iparmendebaldekoa nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.