Egun batzuetan eguzkia eta euria elkarrekin bizi izan dira egun berean, gaur, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, egonkortasun meteorologikoa berriro izatea espero da.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, pare bat egun giro ezegonkorrarekin pasa ondoren, larunbatean eguraldia egonkortu egingo da. Eguzkitsu egongo da ordu askotan, nahiz eta ipar isurialdean behe-hodei batzuk agertuko egunaren hasieran eta amaieran, horrez gain baliteke behe-lainoa edo lanbro pixka bat sortzea egunsentian. Hegoaldeko haizerik ibiliko ez denez, tenperatura maximoak kostaldean eta inguruetan jaitsi egingo dira, gainera brisa ibiliko da arratsaldean. Gainerako eskualdeetan bero egiten jarraituko du, 30-32 gradu inguruko maximoekin.
Igandean "lainotuago egongo da ipar isurialdean eta euri txikia egin dezake Kantauri isurialdeko zenbait lekutan egunaren amaieran", kontatu dute Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik.
Ildo beretik, iturri berberak gaineratu duenez, hegoaldean eguzkitsu egongo da eta bero egiten jarraituko du. Tenperatura maximoek 30 ºC-ak gaindituko dituzte hegoaldean, aldiz Kantauri isurialdean 25-30 gradu artekoak izango dira. Haizea aldakor ibiliko da goizean eta arratsaldean brisa nagusituko da. "Astelehenean goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, tarte hodeitsuekin goizean goiz eta gauean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaia nagusi izanik. Tenperatura gutxi igoko da", azpimarratu dute Euskalmetetik.