Zer eguraldi egingo du gaur? Euskalmetek Euskal Metereologia Agentziak iragarri duenez, gaur zerua tarteka hodeitsu egongo da. Egunaren hasieran behe-hodeiak izango dira nagusi eta kostaldeko zenbait lekutan baliteke euri txikia egitea noizbehinka, barnealdean ateri eutsiko dio. Gainerako orduetan bero-hodeiak agertuko dira eta arratsalde-gau partean baliteke zaparradak botatzea han-hemenka. Goizean haizea iparraldetik finkatu eta arratsaldean indartu egingo da. Horregatik ez da aldaketa handirik espero tenperatura maximoetan eta 24 edo 25 gradu ingurukoak izango dira.
Biharko Ostegunean giroa nahasia izango da. Egunaren hasieran zerua oso hodeitsu egongo da; orduak pasa ahala ostarteak zabal daitezke. Noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu, batez ere ekialdean. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean bizi. Tenperatura maximoek gora egingo dute, minimoetan ez da aldaketa handirik espero.
Azkenik, ostiralean, Euskalmeten arabera, goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, goi-hodeiekin; egunaren bigarren partean bero-hodeiak gartuko dira. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin ekialdean eta barnealdean. Arratsaldean haizeak indarra galduko du eta iparraldera egingo du; lehenengo kostaldean eta gero Kantauri isurialdeko gainerako tokietan. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak nabarmen igoko dira.