Atzoko tenperatura ona mantenduko da gaur?
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik iragarri dutenez, gaurko egunaren hasieran behe-hodeiak ugariak izango dira, batez ere Kantauri isurialdeko ekialdean; goizean han euri txikia egin lezake. Orduak pasa ahala hodeiak gutxituz joango dira eta arratsaldean giroa eguzkitsua izango da orokorrean, zerua guztiz garbi geratu ez arren. Iparraldeko haizea nagusi arratsaldean, bolada gogor batzuekin barnealdean. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute.
Asteazken goizaldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira eta goizetik aurrera zerua hodeitsu egongo da ia denean. Goizean Kantauri isurialdeko zenbait lekutan euri txikia egingo du ziurrenik. Arratsalde-gau partean, berriz, zaparrada trumoitsuak bota litzake han-hemenka. Arratsaldean haizea iparraldetik finkatu eta indartu egingo da; goizean kostaldean mendebaldetik jotzeko joera izango du haizeak. Tenperaturan aldaketa handirik ez.
Ostegunean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen partean. Zaparradak bota ditzake hanhemenka, batez ere egunaren lehen partean eta Kantauri isurialdearen ekialdean non zenbait lekutan handiagoak izan daitezkeen. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, ipar-ekialdekoa nagusi izanik. Tenperaturan aldaketarik ez.
Azkenik, ostiralean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Zaparradak bota ditzake noizbehinka eta han-hemenka; zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehen zatian hego-osagaikoa nagusi izanik. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nabarmen igoko dira.