Zer eguraldi egingo du gaur?

Udako arropa jantzi edo negukoa jantzi behar da kalera irtetzeko? Eguzkitako betaurrekoak edo aterkia? Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur eguzkia eta beroa itzuliko dira, udako giroa izango da nagusi gaurko egunerako.

Hala, eta ildo beretik, Euskalmetetik iragarri dutenez, gaur eguzkia jaun eta jabe, udako giroa izango da nagusi gurean. "Hori bai, egunaren hasieran barnealdeko zenbait tokitan lanbroa eta lainoa sortuko dira eta kostaldean behe-hodeiak ager daitezke". Gainerako orduetan zerua oskarbi egongo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 27 gradu ingurukoak izango dira. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, gainerako orduetan norabide aldakorrekoa.

Bihar ere beroa egingo du. "Tenperatura maximoak igo egingo dira berriro eta 30gradutik gorakoak izango dira leku gehienetan. Giroa eguzkitsua izango da berriro, baina arratsalde-gau partean goi-hodei batzuk ager daitezke zeruan. Arratsaldean haizeak iparraldetik joko du", azpimarratu dute bertatik. Eta igandean? "Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizean behe-hodeiak ugarituko dira kostaldean eta gainerako tokietan arratsaldean. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin barnealdean", azaldu dute Euskalmetetik. Halaber, goizean kostaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta indartu egingo da. Gainerako tokietan haizeak ipar-mendebaldera arratsaldean egingo du. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.