Irekita dago Gasteizko udaleko aldi baterako enpleguak egonkortzeko prozesuetan izena emateko epea. Zehazki, 715 plaza atera ditu Gasteizko Udalak, 669 merezimendu-lehiaketarengatik eta 46 oposizio-lehiaketagatik. Besteak beste, lanpostu hauetarako izango dira: albaitaria, arkitektoa, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako langileak, ingeniariak, gizarte-hezitzaileak… Deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu ostean, apirilaren 26ra bitartean erregistratu ahal izango dira lehiaketa horietan parte hartzeko eskaerak. Organismo autonomoei dagokienez, EPE-etan izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren kasuan -IGI-, bost plaza eskaintzen dira merezimendu-lehiaketa bidez; “Luis Aranburu” Musika Eskolak, bestalde, 13 plaza izango ditu merezimendu-lehiaketa bidez; eta, azkenik, “José Uruñuela” Udal Dantza Kontserbatorioak 17 plaza eskainiko ditu, 16 merezimendu-lehiaketa bidez eta 1 oposizioa bidez. "Gasteizko Udala behin-behinekotasuna murrizteko prozesu batean murgilduta dago, egiturazko behin-behinekotasunaren tasa % 8tik jaisteko eta 20/2021 Legea betetzeko helburuarekin. Horretarako, Giza Baliabideak Antolatzeko Plan bat prestatu da, hautaketa-prozesuak gauzatzeko", azaldu dute gaur Gasteizko Udaletik.

Prozesu aktiboetan parte hartzeko edo kontsultak egiteko, beharrezkoa da identifikazio digitala izatea. Oharra: B@kQ, identifikaziorako eta sinadura elektronikorako baliabidea, San Antonioko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan edo San Martingo Bulego Teknikoetan eska dezakezu.