Ikerketa, berrikuntza eta ezagutzak transferitzea helburu dituen hitzarmen berria. Gasteiz-Araba Mobility Lab Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute Mobility -Lab campus sortzeko. Mugikortasunaren eta logistikaren esparruan, prestakuntzarako, ikerketarako, berrikuntzarako eta ezagutza transferitzeko aliantza estrategikoa da. Hitzarmen horrek esan nahi du laborategia behin betiko funtzionamenduan jarri dela, 18 ikerketa proiektu abiarazi baitira.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Mobility Lab abiarazi zuten, Gasteizek eta Arabak etorkizuneko mugikortasun-sistemen ingurune erreal bati buruzko proba-banku gisa balioko zuen zentro bat izan zezaten, bai pertsonen garraioaren arloan, bai logistikaren arloan. Horregatik, Mobility Lab esploratzeko espazio fisiko gisa sortu da, logistikan eta mugikortasunean berrikuntza baldintza errealetan garatu eta probatzeko. "Proiektu hori funtsezkoa da Arabarentzat eta Gasteizentzat ondo konektatutako lurralde baten eta lurralde industrial eta logistiko baten aldeko apustuan", azaldu eta gaineratu dute gaur Gasteizko Udaletik: "Dagoeneko martxan dauden apustuen jarraipen logikoa da, hala nola gaitasun handiko garraio adimendunarena edo Forondako aireportua hub logistiko bihurtzearena. Etorkizunari begira ekimen horien guztien artean sinergiak ezartzeko borondateak eman du proiektu estrategiko honen emaitza". “Mobility Lab behin betiko abiarazten duen akordio bat da, proiektu hau abian jartzen hasten da tamaina ertaineko hiri eta lurraldeen artean mundu mailan abangoardiako posizioa lortzeko helburuarekin, lehen mailako bazkide globalen eskutik irtenbide berritzaile eta iraunkorrak erabiliz”, azaldu du Ramiro González ahaldun nagusiak.