Eguraldi aldaketa gaurkorako, Euskalmet Euskal Metereorologia Agentziak iragarri duenez. Gaurko egunerako, zerua aurreko egunetan baino hodeitsuago egongo da goizean goizetik eta noizean behin zaparradak botako ditu, batez ere ipar-partean; hegoaldean ateri eutsiko dio, "ziurrenik". Tenperatura maximoak beste hiruzpalau gradu jaitsi eta 16 eta 20 gradu artekoak izango dira. Egunaren hasieran mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, hegoaldeko zenbait lekutan indartsu; eguerdi aldera haizea ipar-mendebaldera aldatu eta kostaldean indartu egingo da.

Eta astebururarko, zer?

Ildo beretik, Euskalmetek egin ditu jada bere aurreikuspenak. Hala, larunbatean tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta giroa freskoa izango da. Iparraldean goibel egongo da eta euria egingo du; elur-kota 1200-1400 metro inguruan koka daiteke. Hegoaldean ere izango dira ugariak hodeiak, baina euri kontu handirik ez han; goizean goiz han-hemenka zaparrada txiki batzuk bota ditzake. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta Erriberan.

Bestalde, igandean, zerua berriro ere hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean tarteka oso hodeitsu. Zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertainak, bereziki Gipuzkoan. Elur-kota baliteke 1000-1100 metro inguruan kokatuko da eta arratsaldean 1300 metrora igoko da. "Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi jaitsiko da", Euskalmetetik ondorioztatu dutenez astebururako aurreikuspenen arabera.