Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2023ko otsailean, % 0,6ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko urtarrilarekin, eta urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 1,0 egin dute behera otsailean. Hilen arteko terminoetan, salmentek behera egin dute sektore bietan, bai Elikaduran bai Gainerako produktuetan, % 0,5 eta % 1,8, hurrenez hurren. Urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean, 2022ko otsailaren aldean, prezio finkoetako salmenten bilakaera negatiboa izan da bi sektoreetan; Elikaduran beherakada % 0,4koa izan da eta Gainerako produktuetan, % 1,0ekoa.

"Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute % 0,5 Bizkaian, urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean. Arabaren eta Gipuzkoaren kasuan, berriz, % 6,1 eta % 0,1 egin dute behera, hurrenez hurren, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan", adierazi dute Eustatetik. "2023ko urtarrilaren aldean, alegia, hilen arteko terminoetan, salmentek % 0,3 egin dute gora Gipuzkoan, eta, Araban eta Bizkaian, berriz, % 2,2 eta % 1,4 behera, hurrenez hurren", gaineratu dute Eustatetik.