Larunbat honetan, Euskararen Jatorria Elkarteak kongresu bat egingo du Iruña Veleian, zeltiberismoa: baskoiberismoa baztertzeko asmakizuna? izenburupean. Hala, kongresu honetan zeltiberismoaren gaia eztabaidatuko dute, zeren eta “oinarrizkoa” baita bertako “erasoa” ulertzeko: zergatik eta zertarako sortu zuten, eta hilarriek eta penintsulako toponimiak teoria horren gainetik nola egiten duten.

Ildo horretatik, elkarte horretatik azaldu zutenez, data horrek logika bat du, eta berezia da haientzat. Izan ere, azaroaren 19an lotuta dauden bi gauza gertatu ziren. Batetik, “Arantzazun Euskeraren Jatorriaren 1. Biltzarra egin genuen 2005ean. Egun hartan euskera hizkuntza isolaturen teoria gainditzeko eta gure hizkuntzak Europako hizkuntzen sorreran duen zentraltasunaren garrantziaz jabe-tzeko abiapuntu kolektiboa hasi zen”. Bestetik, “hiru urte geroago, 2008ko azaroaren 19an Aldundiak, estatu kolpea emanez, Lurmen Iruña-Veleiatik kaleratzeaz gain, faltsukeriaren bertsio ofiziala zabaltzeari ekin zion”. “Guk ordurako bagenuen ikuspegi bat, indar bat, eta bide zientifikotik kudea-tzeko aldarrikatzen hasi ginen, gaur egun jarraitzen duguna, Iruña-Veleia Martxan elkartearekin batera. Grafito horiek argitzeko 14 urte daramatzagu datazioak eska-tzen, eta dirua jartzeko ere prest gaude, puntako laborategietan azter ditzaten. Gaur egun arkeometriaren bidez, ez dago gauza errazagorik: adreiluen testuak data-tzeko termoluminiszentzia bat egin, letren gainean daudenen karbonatoek edo patinek zenbat denbora daramaten hor gainean jakiteko analitikak… Baina ez dute nahi, grafitoek euskalduntze berantiarraren erasorako argudio guztiak kareletik botatzen dizkietelako”, gaineratu zutenez. Hala, Trespuentes-Iruña-Veleian azaroaren 19an Euskeraren Jatorriaren 16. Biltzarra egingo dute, hain zuen ere, gai hori sakon aztertzeko, Josu Naberanek bertan azalduko duen moduan, “euskalduntze berantiarra une honetan gure herrirako eta hizkuntzarako borroka ideologikoaren muinean dagoen gaia da”. Antonio Arnaiz irakasleak eta Odon Ulibarrena etnografoak ere gai horri buruz ere hitz egingo dute eta zeltiberismoa “hankaz gora ere jartzen duten hilarrietako testuak azalduko dizkigu Joseba Mendia irakasleak”. “Latinezko testuen tartean euskal ala iberiarrak diren berbak maiz agertzen direlako, ez soilik Iruña-Veleiako harri zahar baten, Euskal Herriko beste lekuetan, Sorian, Burgosen edo Akitanian, baizik eta Portugalen, Gaztela- Leonen edo penintsulako beste lekuetan, AMMA eta ATTA esate baterako”. Biltzarrean Iruña-Veleiako harresian agertu den ATA inskripzioa ikustera joangodira parte-hartzaileek eta hizlarietako bat, Luis Silgok, kristautasunari buruz agertutako grafitoez emango du bere ponentzia.

Azkenik bi liburu aurkeztuko dira, batetik euskerak beste lurraldeetako toponimiarekin izan litzakeen loturak azalduko ditu Juan Martin Elexpuruk eta, bestetik, Roberto Iturriotzek hizkuntza guztiek erro batzuk amankomunean dituztela defendatuko du. Bestalde, “gaia ondo kokatzeko biltzarrean zeltiberismoaren sorrerara joango gara, teoria hori noiz eta nortzuek zabaldu zuten jakiteko, euskalduntze berantiarra hortik datorrelako. Lan batzuk argitara-tzen hasi  dira, adibidez, Juan Francisco M. Corbiren  El franquismo en la arqueología: el pasado prehistórico y antiguo para la España una, grande y libre”, ondorioztatu zuten Euskararen Jatorria Elkartetik.