oiuri Jauregian aurtengo inauteriko programazioa aurkeztu zen atzo. Izan ere, bihar hasi eta asteartera arte inauteriak ospatuko dira hirian. Hala, ekitaldian, desfileetan parte hartuko duten 23 konpartsak jakinarazi ziren, 4.734 lagunek osatuak. Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kulturako zinegotziak eskerrak eman zizkien herritar guztiei jaiak segurtasun osoz egin daitezen laguntzeagatik.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, aurtengo inauterietako desfileak larunbatean (arratsaldez) eta igandean (goizez) ospatuko dira, eta ibilbidea aldatzea erabaki du Gasteizko Udalak. Hala jakinarazi zien parte hartuko duten konpartsei Montehermoso jauregian joan den astean ospatutako bileran. Horrela, desfileak Jose Mardones kaletik abiatuko dira -Done Jakue hiribidearen ertzetik- Logroño kalerantz. Bertatik Herrandarren kalera joango dira, eta jarraian Errege-Erregina Katolikoen kaletik, Simon Anda kaletik eta Basoa kaletik Konstituzio plazarantz. Bertan amaituko dute ibilbidea. "Aldaketa honen bidez pilaketak izaten diren guneetatik atera nahi ditugu desfileak, eta jendeari erosoago egoteko aukera eman, beti ere segurtasun handiena xede. Jende-pilaketak saihestera gonbidatzen ditugu herritarrak, eta une oro maskara jantzita eramateko eskatzen dugu" adierazi zuen Estibaliz Cantok. Zehazkiago, konpartsen aurkezpenarekin atzo hasi zen aurtengo inauteri epea. Hala ere, bihar hasiko dira jai-ekitaldiak, Ostegun Gizenaren ospakizunarekin, antzinako tradizioa dena Arabako lurralde osoan eta baita hirian ere. Hala, arratsaldean, bost eta erdietan, hiriko kaleetatik hasiko da abesbatzen ibilbidea. Bertan Udalaren Floklore Akademiako abesbatzak, dantzariek eta musikariek, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak, Olabide abesbatzak eta Arabatxo - Haurren abesbatzen Arabako Federazioak hartuko dute parte.
Ostirealean Luis Aranburu Udal Musika Eskolako inauterietako ohiko entzunaldia izango da 19:15ean hasita. 20:00etan, Indarra kultur elkartearen Kimuak, Iñausi eta berriak hasi ikuskizuna izango da, Florida parkeko kioskoan. Lehen adierazi bezala, larunbateankonpartsen lehen desfilea hasiko da 18:00etan. 23 konpartsak hartuko dute parte aurten, guztira 4.734 kide. "Egun berean, 22:00etan eta 00:00etan, Kumbalayé musika elkartearen batukada taldeak zabalguneko kaleak girotuko ditu, kalejira batez. Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu eta hiriaren erdialdeko oinezkoen alderdian ibiliko da", azpimarratu zutenez Gasteizko Udaletik. Bigarren desfilea igandean, hilak 27, izango da, 12:00etan hasita. "Bertan, konpartsek kaleak girotuko dituzte beren dantzekin, eta larunbateko ibilbide bera izango dute". Inauteriei amaiera emateko, martxoaren 1ean,asteartean, Sardinaren Erreketa egingo da, 20:00etan, Espainia plazan, konpartsa guztiak bertan direla. Datorren astelehenetik aurrera, "turismo-bulegoan ikusgai izango da martxoaren 1ean erreko den sardina, sutan erre aurretik miresteko", ondorioztatu zuten iturri berberek.
Herritar eta konpartsentzat, ordu gutxiren buruan hasiko da dibertsioa Gasteizen!
Ibilbidea. Desfileak larunbatean eta igandean (goizez) ospatuko dira, eta ibilbidea aldatzea erabaki du Gasteizko Udalak. Hala jakinarazi zien parte hartuko duten konpartsei Montehermoso jauregian joan den astean ospatutako bileran. Horrela, desfileak Jose Mardones kaletik abiatuko dira -Done Jakue hiribidearen ertzetik- Logroño kalerantz. Bertatik Herrandarren kalera joango dira, eta jarraian Errege-Erregina Katolikoen kaletik, Simon Anda kaletik eta Basoa kaletik Konstituzio plazarantz.