- ISEA kooperatibak, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan, webinar bat antolatu du, Enpresan talentu gaztea sartzeko laguntza-programei buruz.

“Webinar honen helburua da enpresei informazioa ematea beren erakundeetan talentu gaztea kontratatzeko laguntzen modalitate berriei buruz, Europa Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, bai eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruz ere”, azaldu zuten atzo antolatzaileek. Horrela, webinar honetako ikastaroan programa desberdinak aurkeztuko dira. Adibidez, Investigo Programa: programa honen helburua ikertzaile gazteak, teknologoak, teknikariak eta I+G+Brako beste profil profesional batzuk kontratatzea da, baita, hala badagokio, ikerketan laguntzeko langileak ere. Pertsona horiek 16 eta 30 urte bitarteko enplegu-eskatzaileak izan behar dute. Reactívate 3 Programa ere badago: programa honen helburua da “gazte langabeen enplegagarritasuna hobe-tzeko gaitasunak trebatzea, lan-testuinguruan, helburu argiekin eta tutore batek gainbegiratuta. Gazte langabeak euskal enpresekin konektatu nahi dira, esperientzia kualifikatua izan dezaten, haien integrazio profesionalaren bidez”, azaldu zutenez.

Bestalde, Lehen Aukera programak 30 urtetik beherako pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sendotzeko hainbat neurri jasotzen ditu, lehen esperientzia profesional baten bidez. “Novia Salcedo Fundazioak enpresei eta erakundeei lagun diezaieke Lehen Aukera Programaren esparruan laguntzak aukeratzen eta kudeatzen”, nabarmedu zuten antolatzaileek.

“Enpresan talentu gaztea sartzeko laguntza-programak ezagutu nahi dituzten I+G+b eta Pertsonen Kudeaketa Saileko arduradunei zuzenduta dago webinar hau”, gaineratu zuten.

Aipatzekoa da, halaber, Webinar hori martxoaren 1ean emitituko dela, goizeko 09:00etatik aurrera, hain zuzen ere. Parte hartzeko izena eman behar da.