- Gurutze Gorriak beste behin ere elkartasunez betetako kanpaina bat egin du, oraingoan haur ahulenei zuzendua, Gabonetako oparirik gabe gera ez daitezen. Azken kanpaina honetan, erakunde humanitario honek 12.086 jostailu berri banatu dizkie zaurgarritasun-egoeran dauden 4.177 haurri. Jostailuen banaketa hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin da.
Horrela, Gurutze Gorriak 11.500 jostailu berri lortu nahi zituen, haur eta nerabe guztien jolas-eskubidea eta jostailuetarako sarbidea bermatzeko. Araban mila jostailu banatu dira (520 umeri), Bizkaian 5.515 (1.800 umeri) eta Gipuzkoan 5.571 jostailu 1.857 umeri. Eneko Kanpandegi Euskadiko Gazteen Gurutze Gorriko zuzendariak eskerrak eman dizkie aurten ere ekimen solidario honetan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei, egoera ahulean dauden haurrei oparia emateagatik.