- Aitatasun arduratsua sustatzea. Helburu horrekin, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbi-tzuak tailer berri bat antolatu du udalaren haur-eskoletan zein haurreskolak partzuergoan matrikulatuta dauenzero eta hiru urte bitarteko seme-alabak dituzten aiten-tzat edo tutoreentzat. Tailer hori bosgarren urtez jarraian antola-tzen da, Gure seme-alaben hazieraz eta hezkuntzaz arduratzen den aitatasuna eraikiz izenarekin. Hasieran, tailer horiek guraso horientzat dira, baina plaza hutsak geratzen badira, hiriko gainerako gurasoek ere izena eman dezakete.
Horrela, eta ildo horretatik, Gasteizen finkatuta dagoen tailer honen helburua da gizonek hezkuntzan eta adingabeen zaintzan duten erantzunkidetasunerantz aurrera egitea, gogoetaren eta trebakuntzaren bidez. Estibaliz Canto Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotziak atzo azaldu zuenez, tailer honen bidez emakumeen eta gizonen, hau da gurasoen arteko berdintasunaren balioak transmititu nahi dira. "Gizonezkoak 0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkun-tzan eta zaintzan gehiago inplikatuz gero, gizonek ugalketa-lanean daukaten erantzunkidetasuna handiagoa izango da, eta seme-alaben hezkuntzan berdintasun-balioak ere transmitituko dira. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, genero-berdintasunaren helburuan aurrera egiten lagunduko du", azaldu zuen proiektuaren aurkezpenean. Adierazpen horien ondoren, zinegotziak adierazi zuen programa bost arda-tzetan oinarritzen dela. Lehenbizikoan, aitatasun tradizionala eta balioen transmisioa aztertu eta eztabaidatuko dira. Bigarrenean, jaiotzaren ondoren etxean nola antolatu landuko da; hirugarrenean, aitek seme-alaben hazkun-tzan duten zeregina azpimarratuko da; laugarrenean, emozioen kudeaketa eta lotura afektiboa jorratuko dira, eta azken ardatzean, eran-tzukidetasunari eta autoerrealizazio pertsonalari erreparatuko zaie. Iraupenari dagokionez, jarduera honek zortzi saio izanen ditu eta saio bakoitzak bi ordu inguru iraunen du: "Orotara zortzi saio izango du jarduerak, bakoitza bi ordukoa. 2022ko otsailaren 8, 15 eta 22an eta martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29an egingo dira saioak, Salburuko gizarte-etxeko erabilera anitzeko 2. aretoan", azaldu zuten Gasteizko Udaletik atzoko aurkezpenean.
Ikastaroa egingo duen pertsonari dagokionez, esan behar da Eduardo Portillak dinamizatuko duela, ON: GIZ Berdintasunaren aldeko Elkartean berdintasunean sentsibilizatzeko teknikaria, egoi-tza Gasteizen eta Donostian duena: "Eduardo Portilla Nájerak dinamizatuko du lantegia, zeina berdintasunean sentsibilizatzeko teknikaria baita ON: GIZ berdintasunaren aldeko elkartean; elkarte horrek Gasteizen eta Donostian ditu egoi-tzak", zehaztu zuten iturri berberek.
Oraindik izena eman daiteke tailer honetan eta izena emateko prozesua oso erraza da. Tailer honetan parte hartu nahi duten guraso edo tutore guztiek mezu elektroniko bat bidali behar dute Gasteizko Udalako emailera. Zehazki, Udalaren webgunean edo helbide elektroniko honetan eman daiteke izena: eskolahh@vitoria-gasteiz.org.Aurkezpena amaitu ondoren, Estibaliz Cantok baldintza horiek betetzen dituzten aita eta tutore guztiak animatu zituen gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko eta, kasu honetan, arduraz hezteko berdintasunean laguntzeko. "Gasteizko aitek maskulinitate berrietan sinesten eta horiei laguntzen dieten gizonen taldean parte hartzeko interesa eta nahia izango dutela espero dugu", ondorioztatu zuen.
"Genero-berdintasunaren helburuan aurrera egiten lagunduko du"
"Talde honetan parte hartzeko interesa eta nahia izango dutela espero dugu"
Hezkuntza eta kultura zinegotzia