- Berri onak merkataritzaren sektorearentzat. Azken hiruhilekoan salmentak % 1,4 igo dira, eta urteko metatuan % 7,2. Datu horietan handizkako merkataritza, txikizkako merkataritza eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa sartzen dira, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Zerbitzuen koiuntura indizea, merkataritza ,buruzko azken txostenean adierazi duenez.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, txostenean zehazten dutenez, eta aurreko hiruhilekoari dagokionez, urtaroen eragina kenduta, aurtengo hirugarren hiruhilekoan salmentak igo dira % 0,5. "Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera negatiboa izan da, bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (% 17,0), bai Txikizkako merkataritzan (% 2,0). Handizkako merkataritzan, aldiz, % 8,1eko igoera erregistratu da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean", erantsi zuten. Zehazki, "hiruhileko arteko terminoetan, hiruhileko honetako salmentak % 0,5 gehitu dira. Sektoreei dagokienez, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (-% 1,1) eta Txikizkako merkataritzan (-% 0,5) salmentek behera egin dute; Handizkako merkataritzan, berriz, % 0,7ko igoera izan da", azpimarratu zuten.
Bestalde, urte arteko alderaketa eginik, salmentak hiru lurraldeetan hazi dira. Gipuzkoak izan du igoerarik handiena (% 1,9), gero Bizkaiak (% 1,3) eta, azkenik, Arabak (% 0,5), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. "2021eko hirugarren hiruhilekora arteko kopuru metatuan, ikusten da Araba dela hazkundearen buruan (% 9,6), gero Bizkaia dator (% 6,8) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 6,5)", nabarmendu zutenez.
Azkenik, Euskal Estatistika Erakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzan lan egiten duten langileen indizea ere aztertu du. Alde horretatik, txosten hau egin duten taldeko kideek adierazi zuten atal honetan ere berri onak direla. Azpimarratu zutenez, langileen indizea ere igo egin da: "Euskal AEko Merkataritzako langile okupatuen indizea % 1,9 igo da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 1,0 aurreko hiruhilekoaren aldean".
Datuak. Merkataritzaren sektorean (hau da, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 1,4 igo dira salmentak urte artean,
prezio konstanteetan eta behin kenduta egutegi-eraginak, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Salmenten urteko lehenengo hiru hiruhilekoetan metatutako gehikuntza % 7,2koa izan da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urtaroen eragina kenduta, salmentak % 0,5 igo dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan.
Lurraldeka. Bestalde, urte arteko alderaketa eginik, salmentak hiru lurraldeetan hazi dira. Gipuzkoak izan du igoerarik handiena (% 1,9), gero Bizkaiak (% 1,3) eta, azkenik, Arabak (% 0,5), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. "2021eko hirugarren hiruhilekora arteko kopuru metatuan, ikusten da Araba dela hazkundearen buruan (% 9,6), gero Bizkaia dator (% 6,8) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 6,5)", nabarmendu zutenez.
Merkataritzaren barruan. "Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera negatiboa izan da, bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (% 17,0), bai Txikizkako merkataritzan (% 2,0). Handizkako merkataritzan, aldiz, % 8,1eko igoera erregistratu da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean".
Azken datuak. Alde horretatik, txosten hau egin duten taldeko kideek adierazi zuten atal honetan ere berri onak direla. Azpimarratu zutenez, langileen indizea ere igo egin da: "Euskal AEko Merkataritzako langile okupatuen indizea % 1,9 igo da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 1,0 aurreko hiruhilekoaren aldean", ondorioztatu zuten Euskal Estadistika Erakundetik -Eustatetik-argitaratutako azken txostenean. Zerbitzuen koiuntura indizea, merkataritza, da txosten honen izenburua, aste honetan ezagutzera eman dutena.