- Beste urrats bat elikagai-sistema iraunkor baten konpromisorantz. Gasteizko Udalak atzo berretsi zuen elikadura-sistema iraunkor batekiko konpromisoa. Tokiko Gobernu Batzarrak atzo onartutako Elikadura eta Klimari buruzko Glasgowko Adierazpenarekin bat egin zuen.
"Adierazpen hori sinatuta, gure hiriak agerian uzten du bere konpromisoa tokiko nekazaritzako elikagaien estrategiarekin eta tokiko 2030 Agendaren barruan etorkizunerako ekintza-planarekin bat datorren elikadura-sistemarantz aurrera egiteko", azpimarratu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Ildo beretik, nabarmendu zuenez, "nazioarteko ekimenak konpromisoa lortu nahi du elikadura-politika integratuen lanketa bizkortzeko, klima-aldaketaren aurkako borrokan funtsezko tresna baitira". Gainera, azaldu zuentez, mota eta tamaina guztietako tokiko agintariak bildu nahi ditu —hiri txiki eta ertainetatik hasi eta megahirietaraino, barruti eta eskualdeak, estatu federalak eta probintziak barne—, "berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko konpromisoa har dezaten, eta gobernu nazionalei eta nazioarteko erakundeei jarduteko deia egiten die. Gasteizek agertoki horretan egon nahi du, eta egon behar du", adierazi zuen Urtaranek.
Izan ere, alkateak azaldu zuenez, gaur egungo elikadura-sistemak berotegi-efektuko gas guztien % 21-37 dira, eta ingurumenaren degradazioan, desberdintasun sozioekonomikoetan, osasun publikoko arazoetan eta elikagaien segurtasunik ezean eragiten dute. Gainera, azpimarratu zuen elikadura-sistemetan ere eragina duela krisi klimatikoak eta naturak, eta, bere ustez, dagoeneko hasi da eragina izaten errendimenduan eta elikaduraren prezioetan, baita banaketaren fidagarritasunean eta pertsona guztientzako elikagaien kalitatean eta segurtasunean ere. Bere hitzetan, "klimaren eta naturaren krisiak elikadura-sistemei eragiten die, eta dagoeneko hasia da eragina izaten elikagaien errendimendu eta prezioetan, banaketaren fidagarritasunean eta pertsona guztientzako elikagaien kalitatean eta segurtasunean. Elikadura-sistemek inpaktu positiboak sortzeko ahalmen handia dute ohitura jasangarriagoak berreskuratu edo hartzeari begira". Gorka Urtaranek, halaber, gogorarazi zuen Udala nekazaritzako elikagaien tokiko estrategia bat lantzen ari dela, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatuta, elikadura-sistemen eragin globalari tokitik bertatik aurre egiteko. 2021eko azaroan Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (COP26) egingo da Glasgown. Herrialdeen egungo konpromiso klimatikoetatik klima eta natura-larrialdiei aurre egiteko beharrezkoa den eraldaketa garrantzitsuraino dagoen arrakala gainditzeko erronkari egin beharko dio aurre konferentziak.
Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak Ediren-Ortzadar aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu dizkio mendetasunen prebentzio unibertsalerako eta droga kontsumoari dagozkion arriskuak murrizteko programak; biak Gasteiz, drogarik gabeko hezkuntza esparrua programakoak. 142.035 euroan esleitutako kontratu honi esker, hiriko eskoletako hezkuntza-komunitateekin lan egingo da, mendekotasun edo kontsumo-jokabideak bultza litzaketen faktore pertsonal, sozial eta kulturalak aldarazteko. Hiru ekintza-ildo espezifiko proposatzen dira ikasleekin, familiekin eta irakasleekin ez ezik kaleko hezitzaileekin eta Osasun Publikoaren Zerbitzuak identifikatutako beste kolektibo ahul batzuekin ere jarduteko, atzo Gasteizko Udaletik azaldu zuten bezala.
Urratsak. Gasteizko Udalak atzo berretsi zuen elikadura-sistema iraunkor batekiko konpromisoa. Tokiko Gobernu Batzarrak atzo onartutako Elikadura eta Klimari buruzko Glasgowko Adierazpenarekin bat egin zuen.
Esaldia. "Adierazpen hori sinatuta, gure hiriak agerian uzten du bere konpromisoa tokiko nekazaritzako elikagaien estrategiarekin eta tokiko 2030 Agendaren barruan etorkizunerako ekintza-planarekin bat datorren elikadura-sistemarantz aurrera egiteko", esan zuen alkateak.