Aldabe eta Ibaiondoko gizarte-etxeetako igerilekuak zabaldu dituzte
Uretan ohiko neurrietatik kanpoko parametro mikrobiologikoak antzeman zirelarik itxi ziren
Aldabeko gizarte-etxeko bi igerilekuak eta Ibaiondoko gizarte-etxeko igerilekuetako igeriketa-ontzia ireki zituen atzo Udalak. Joan den asteazkenean uretan ohiko neurrietatik kanpoko parametro mikrobiologikoak antzeman zirela eta, itxi ziren hiru instalazioak dira.
Horrela, “neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren igerileku horietan egin diren analisiek aldeko emaitza eman dute, eta, beraz, uraren kalitatea normaldua delarik, berriro irekitzeko moduan daude”, azaldu zuten atzo Gasteizko Udaletik. Igerileku horiez gain, Gasteizko Udalak beste igerileku batzuk itxi zituen ostegunean. Zehazki, hiru izan ziren kautelaz itxi zirenak -Mendizorrotzeko igerileku estalietako ontzi txikia, Salburuko gizarte-etxeko igerilekuetako ontzi handia eta San Andres kiroldegiko igerilekuetako ontzi txikia-. Aipatutakoak itxita mantenduko dira oraindik ere, proben emaitzak lortu arte. Udaletik atzo azaldu zutenez: “Behar izan ziren neurri zuzentzaileak ezarri ondoren hartutako laginekin laborategian egindako emaitzak ikusteko daude oraindik”, gaineratu zuten.
Gorka Urtaran alkateak atzo azpimarratu zuenez, Udalak protokolo zorrotzak ditu uraren kalitatea bermatzeko, sor daitezkeen arazoak garaiz antzemateko. Bere hitzetan, “segurtasuna bermatzen duten protokoloak ditu Udalak, uraren kalitatearen etengabeko kontrolean oinarrituak, eta horrek aukera eman digu egoera hori detektatzeko eta gertatu zen unean bertan erreakzionatzeko”. Hurrengo egunetan, laborategiko proben emaitzen ondoren erabakiko da ostegunetik itxita dauden igerilekuak ireki ala ez.
Temas
Más en Araba
-
Enviser deja de ingresar alrededor de un millón de euros por la huelga de jardineros en Vitoria
-
Un fin de semana para saborear lo mejor de Rioja Alavesa
-
Rocio Vitero: “Es EH Bildu quien garantiza la estabilidad del Ayuntamiento de Vitoria"
-
Detenidos dos jóvenes de 18 y 21 años en Vitoria por atentar contra agentes de la autoridad